Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarte hedabideak
 

Irratidifusio soinudunaren eta telebistakoaren gaineko araudia

Euskal Autonomia Estatutuaren 19. artikuluaren hirugarren paragrafoaren arabera, “Euskal Herriak erregula, sor eta atxiki ditzake bere telebista, irrati eta prentsa propioa, eta, oro har, bere helburua lortzeko behar dituen giza komunikabide guztiak”. Titulu horretan oinarritzen da, hain zuzen, Euskal Irrati Telebista Erakundearen zerbitzuaren eskaintzea.

Era berean, aipaturiko artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio gizarte hedabideen alorrean Estatuaren oinarrizko arauak legez garatzea.

Eskumen-titulu horien babesean, Euskal Autonomia Erkidegoak irratidifusioaren esparruan bere araubidea ezarri du, estatu arloko araudian xedatutakoaren kalterik gabe.

Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko, martxoaren 31ko, 7/2010 Lege orokorrak, arau-testu bakar batean jaso zuen ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzua emateko oinarrizko araubidea. Arau horrek ikus-entzunezko arloan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordenamendu juridikoan jasotako funtsezko alderdiak baztertzea dakar.

Hortaz, irrati eta telebistari buruzko araubidea eguneratzea beharrezkoa da, bai eta Euskadiko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren sektoreak dituen behar bereziei egokitzea ere. Ildo horretatik, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko azaroaren 8ko bilkuran, ikus entzunezko komunikazioari buruzko dekretua onartu zuen.

Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko dekretua (pdf, 52 kB)

 
Telebistaren alorreko araudi garrantzitsua

Irratidifusio soinudunaren alorreko araudi garrantzitsua