Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irakurtzeko ohiturak - Emaitza nagusiak

Liburuen irakurzaletasuna:

  • Irakurtzeko ohitura %55 -a da gure artean. Aurreko urtearekin alderatuta egunero edo ia egunero irakurtzen dutenen kopurua zertxobait jaitsi da, baina aldi berean astean behin edo bi aldiz edota hilean behin irakurtzen dutenen kopurua igo egin da. Horrez gain, sekula irakurtzen dutenen portzentaia igo egin da eta jaitsi ia inoiz irakurtzen dutenena.

    Liburu-irakurleen tipologia kontuan izanda, ondorengo ondorioak ikusten dira: 
  • Emakumezkoen artean (%60,2) liburuak irakurtzeko ohitura hedatuagoa dago (gizonezkoen artean %46,3), 2001.urtean zegoean aldea areagotuz, 9,1 puntutik 13,9 puntura iritsi delarik. Baina, bataz beste, gizonezkoak denbora gehiago erabiltzen dute irakurtzeko (5,8 ordu astean gizonezkoak, 5,40 emakumezkoak). Hala ere, alde hori gutxitu egin da azken urteotan. 
  • Irakurzaletasunaren maximoa 16 eta 24 urte bitartean ematen da (%67). Hortik aurrera jaisten hasten da eta tasa txikiena 55 urtetik gorakoen artean azaltzen da (%36 a). Aldiz, adin tarte beronetan irakurtzeko intentsitate handiena azaltzen zaigu, 7,3 ordu astean. 
  • 10.000 biztanle berako herrietan bizi direnak, bataz beste, gutxiago irakurtzen dute eta denbora gutxiago eskaintzen diote irakurtzeari. Tamaina horretako herrietako biztanleriaren %52,1ak ez du inoiz edo ia inoiz libururik irakurtzen.
  • Orohar, ikerketak liburu-irakurzaletasuna eta herrien tamaina, ikasketen maila eta gizarte mailaren artean korrelazio erakusten du. Irakurtzeko ohitura zabalagoa da herri handietan, goi-ikasketak dituztenen artean eta gizarte estatusaren goialdean.

 

Aisian irakurtzeko ohitura duzu

Aisian irakurtzeko ohitura duzu?[D]