Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irakurtzeko ohiturak - Emaitza nagusiak

Liburu erosketa:

  • Inkestatuen %75,8ak azken urtean libururen bat erosi du. 10 liburu erosten dira bataz beste urteko.
  • Emaitzen arabera, biztanleriaren laurden batek ez du inongo libururik erosi azken urtean, beste laurden batek bost liburu baino gutxiago erosi ditu, eta beste erdiak erosteko ohitura dute eta bost liburutik gora erosi dituzte. 
  • Liburu erosle ehuneko handiena ikasten ari direnen artean aurkitzen da, 25 eta 34 urte bitartekoen artean %86ak liburuak erosten ditu. Adinekin erosteko ohitura gutxitu egiten da, horrela 55 urte gorakoen artean %40ak liburuak erosten dituzte. 
  • Errentak eragin zuzena du liburu erosketa intentsitatearekin. Gazteek, urteko 8 liburu erosten dituzte, bataz beste. 35 eta 54 urtekoen artean 13 liburu erosten dira urteko eta adina aurrera doan neurrian, urteko 7 liburu erostera jaisten da bataz bestekoa.