Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
  4.  
  5. Literatura

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskadi Literatura sariak

"Euskaldun fededun" antzinako esanak euskal gizartea hitzeko jendea dela esan nahi omen zuen. Hitzekoak omen gara. Hala balitz, hitza tamainako balioa balitz, gordelekurik zainduenean eduki beharko genuke: neurrian esan, neurrian entzun.

Ez dakit hitzari beharko geniokeen miresmen eta begiramen hori gauzatzeko gauza izan garen beti, hitza behar bezala zaindu eta maitatu dugun, hitzekin egin beharreko guztiak egin ditugun.

Gure hitzen, gure hizkeren gordelekurik egokiena, langunerik aproposenetakoa literatura denik ezin ukatu. Nekez izan daiteke herri literaturik gabeko herria, eta nekezago esan daiteke bizimodu duina dutela literatura eta hitzetara irisbiderik ez duten herritarrek.

Zorionez, aspaldi hasi zen gauzatzen euskaldunon literatura eta aspaldi da, idazleen ahalegin eskerga medio, mailaz maila etengabe igotzen ari den literatura daukagula, esku artean ditugun 2009ko Euskadi Sariak adibide.

Botere publikoon eginkizuna da hauek eta gainerantzekoak herritarren eskura jartzea, sortzaileen langintzarako baliabideak eta baldintzak egokitzea, eta, zergatik uka, noizik eta behin, beren merezimenduak direla eta, lan batzuen aipamen bereziak egitea. Euskadi Sariak izeneko aitor publiko hauek lanbidearen goraipu eta irakurlearen esker on izan nahi dute.

Gaitezen hitzeko, irakurri eta idatzizko hitzeko. Literatura.

María Blanca Urgell Lázaro
Consejera de Cultura

2009ko Euskadi Literatura sariak

Egunsentiaren esku izoztuak - azal-orria
Euskarazko literatura
Egunsentiaren esku izoztuak
Xabier Lete
El ángulo ciego - azal-orria
Gaztelaniazko literatura
El ángulo ciego
Luisa Etxenike
Anekdotak - azal-orria
Haur eta gazte literatura
Anekdotak
Ruben Ruiz
Ilargi-harria - azal-orria
Literatura itzulpen onena
Ilargi-harria
Antton Olano
Aplastamiento de las gotas - azal-orria
Iluztrazio onena
Aplastamiento de las gotas
Elena Odriozola


Beste edizioak

[2001 - 2009] | [1991 - 2000] | [1982 - 1990]

Irabazleen zerrenda