Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Karlos Linazasoro (Azkoitia, 1957)

Karlos Linazasoro Tolosan jaio zen 1962. urtean. Euskal filologian lizentziatua Donostiako EUTGn, gaur egun Tolosako udal liburutegian dihardu, bertako arduradun.

Poesia eta ipuinak argitaratu izan ditu batipat. Baita gazteentzako lan ugari ere. Badu nobela bat ere, 1996an Alberdaniak argitaratua, Altzeta.

Argitaratu dituen ipuinen artean daude besteak beste, 1991an Ereinek argitaratutako Eldarnioak, eta argitaletxe berak 1994ean kaleratu zion Ipuin arriskutsuak bilduma. Ondorengo ipuin bilduma gehienak Alberdania argitaletxearekin kaleratu ditu: Zer gerta ere, 1995ean, Ez balego beste mundurik, 2000. urtean edo urtebete beranduago argitaratutako Ipuin errotikoak.

Emankorra da poeta bezala ere. Udazkeneko karabana erratua kaleratu zuen Elkarrekin 1991n, 1993an Kutxak argitaratu zion Apunte eta ahazturak poema liburu saritua eta 1995ean Alberdaniarekin argitaratu zuen Euriaren eskuak lana.

Gazteekin pentsatuta idatzitako lanen zerrenda ere oso zabala du. Hauen artean Ibaizabalekin argitaratu ditu Besterik gabe, Albina, 1991. urtean eta Kartapazioko poemak, 1998an. Aizkorri argitaletxean Oihan ttiki baina txukun batean eta Hamabi titare, biak 1999an, eta 2000. urtean Hugo. SMn aurki liteke 1997ko Gau, gau, gau eta Elkarlanean-en, Walter Sismoley Elizeoko zelaietan, 2000. urtekoa.