Juan José Ocón
Donostian jaiotakoa 1968an, Juan José Ocónek Donostiako kontserbatorioan egin zituen bere ikasketa musikalak, eta kalifikazio gorenekin amaitu zuen bere Konposizio eta Orkestra Zuzendaritzako karrera Tomás Aragües maisuaren katedraren pean, Karrera Amaierako Lehen Saria lortuz 1993an.
Urte horretan bertan eta hurrengoan Txekiar Errepublikan parte hartu zuen Orkestra Zuzendarien nazioarteko lehiaketan eta bi urteetan zuzendari onenari saria eta Ohorezko domina lortu zituen, Moraviako Orkestraren irakasleek aho batez emandakoa.
Bere Orkestra Zuzendaritzako ikasketak Kalmar, Yuasa, Svaaronswsky, Vonsky, Thrlink eta abarrekin zabaldu zituen. Moraviako Orkestra Filarmonikoa eta Letoniako Orkestra Nazionala zuzendu ditu. Musika koralagatik duen interesak bultzatuta, Eric Ericson eta Pierre Cao-rekin ikasi ondoren, hainbat kororen zuzendaritza-lanetan aritu da, arrakastak lortuz opera, zartzuela eta polifoniaren arloan. Zallako banden lehiaketaren epai-mahai kalifikatzaileko kide izan da 1993 eta 1994an. Hans Graf maisuaren laguntzaile-lanetan aritu da Euskadiko orkestra Sinfonikoarekin .
Orkestra hau bera zuzendu zuen Donostiako Musika Hamabostaldian 1995 eta 1997an. Orfeón Donostiarra taldearekin batera lanean aritu zen Donostiako Artzain Onaren Katedralaren mendeurrenean. Urte horretan bertan Pablo Sorozabalen "Gernika" Eusko-Kantataren Fanfareen bertsioa estreinatu zuen izen bereko Bizkaiko herrian, 500 interpreteko talde batekin, kantariak, txistulariak, metalak eta perkusioa tarteko. 1998an Miguel de Oñateren Itziar eta Eduardo Mocoroaren Leidor operak estreinatu zituen. Haurrentzako zenbait hezkuntza-programa ere zuzendu ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Tomás Aragüesen " Jimmy Potxolo" obra estreinatuz. Duela gutxi ARGIA saria jaso du bere CDengatik.
1999ko urtarrilean ¨Carmina Burana" lanaren piano eta perkusioko bertsioa zuzentzen du Madrilgo Teatro Real antzokian, kritika zoragarria izanez. Urte horretan bertan haurrentzako bi disko grabatu zituen EOSrekin. Gaur egun irakasle-lanetan aritzen da Donostiako musika-eskolan.
|