Juanjo Mena
Hasiera batean Gasteizko Musika Kontserbatorio Nagusian prestatu zen orkestra-zuzendari gaztea; bertan ikasi zituen harmonia, konposizioa eta instrumentazioa C. Bernaolarekin. Orkestra-zuzendaritzako ikasketak Madrilen egin zituen, Erreal Musika Kontserbatorio Nagusian E. García Asensio maisuarekin, kalifikazio gorenak eta Ohore Saria irabaziz. "Guridi-Bernaola" bekaren bitartez orkestra-zuzendaritzako ikasketak egin zituen Alemanian S. Celibidache maisuarekin.
1993an harreman estua hasi zuen Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin, azken bost abonu-denboraldietan zuzentzera gonbidatu zutelarik, baita aparteko kontzertu ugaritan ere. 1994an "Jesús Guridi" Ganbera-Orkestraren zuzendaritza hartu zuen bere gain eta Irungo Ganbera-Orkestra, Georgiako Orkestra Sinfonikoa ere zuzendu zituen eta irarlanean Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa-Kataluniako Nazionala.
1995ean lan-egitarau bat baino gehiago burutu zituen eta kontzertu batzuk Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin; Donostiako "Aita Donostia" Ganbera-Orkestraren zuzendaritza artistikoa bere esku hartu zuen.
1996an gonbidatu gisa Espainiako Orkestra Nazionala zuzendu zuen Madrilgo Entzutoki Nazionalean eta lankidetza estuan sartzen da Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, 96/97 denboraldian abonu-egitarau bat baino gehiago eginez. Valentziako Gazte Orkestra ere gidatu zuen, eta behin baino gehiagotan gonbidatu zuten Granada Hiriko Orkestrara ere.
1997an sortu zenetik eta 1999 urtera arte Euskal Herriko Gazte Orkestraren (EGO) Zuzendari Titular eta Artistikoa izan da, eta euskal gazte instrumentistak prestatzeko egitasmo interesgarri bati ekin zion.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Asoziatua 97/98 eta 98/99 denboraldietan. Brasoveko Orkestra Filarmonikoa, Bacauko Orkestra Sinfonikoa, Vallésko Orkestra Sinfonikoa eta Madril Komunitateko Orkestra zuzentzera gonbidatu izan dute.
Oraingo 1999/2000 denboraldian Bilbao Orkestra Sinfonikoko (BOS) Zuzendari Titular eta Artistiko izendatu dute.
Zuzendari gonbidatu gisa etorkizunerako dituen konpromisoak hauek dira: Asturiasko Printzipatuko Orkestra Sinfonikoa, Bucaresteko Orkestra Filarmonikoa, Espainiako Orkestra Gazte Nazionala, Vallésko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Espainiar Irrati-Telebistako Orkestra, Espainiako Orkestra Nazionala, Málaga Hiriko Orkestra eta abar.
Espainiako Irrati Nazionala (RNE), Espainiar Irrati-Telebista (RTVE), Euskal Irrati-Telebista (EITB) eta Irrati-Hedakuntzako Europar Batasuna (UER) eta abarrentzat egin ditu irarketak.
|