Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
  4.  
  5. Musika
 

Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa

Logo de Eresbil

1974an sortu zen, euskal musikagileen lanak zabaltzeko Errenterian egiten den musika-asteak, MUSIKASTEk, eragindako programazio beharrak zirela eta. Musika-lanak bil zitzakeen zentroa sortzeko ekimena Jose Luis Ansorenaren eskutik etorri zen Andra Mari Abesbatzaren baitan, 1973z geroztik MUSIKASTEren antolatzaile denarenean.

1974an bertan hasi ziren garai guztietako euskal musikagileen partiturak biltzen. Irailean egin zen musikagileen lehen zerrenda, 300 biltzen zituena. 2008ko abenduaren 31n ERESBILek 1.775 ditu erregistratuak.

ERESBILen helburu nagusia musika ondarea eta, bereziki, euskal musikagileen ekoizpena, bildu, gorde, babestu eta zabaltzea da.


Antolakuntza


ERESBIL Patronatu batek zuzentzen du. Bertako partaide dira:

  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Errenteriako Udala
  • Errenteriako Andra Mari Abesbatza
Eusko Jaurlaritza - Logotipoa Gipuzkoako Foru Aldundia - Logotipoa Errenteriako Udala - Logotipoa Errenteriako Andra Mari Abesbatza - Logotipoa



1997an hasi zen artxiboaren erakundetzea, orduan sortu baitzen Artxiboaren Probintzi Patronatua. Udala eta Gipuzkoa herrialdearen ordezkariez osatua zegoen, baita Andra Mari Abesbatza sortzaileko eta Kaputxinoen Anaidiko ordezkariez ere.

1986an Eusko Jaurlaritzak dekretu-lege baten bitartez egungo ERESBILen Patronatua sortu zuen.


Goraipamenak

  • 1990: Arte Ederretako Merituari Zilarrezko Domina (Kultur Ministeritzak).
  • 1998: Sabino Arana Sariak, "Gizarte" arloan.