Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
  4.  
  5. Dantza

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Dantza tradizionala


Estilo aniztasuna: Oriako Sorgin Dantza.

Sorgin-dantza Dantza irrigarrien arteko nagusiena Sorgin Dantza dugu. Gorputz xelebre eta mugimendu nolabait lizunen nahasketa den dantza hau leku jakin batzuetan mantendu eta berreskuratu egin da.

Ezagunena Lasarte-Orian egiten da. Lasarte-Oriako dantza honen historiak Bergaratik herri honetara etorritako langileak ditu sorburu.

Dantza hau Antzuolan ere dantzatzen da gaur egun inauteri aldean, dantza honetan dantzariekin batera, musikoez gain, mozorrotutakoak azaltzen zaizkigu eta hauen artean hartza eta tximinoa. Aretxabaletan bertsio bera dantzatzen da, oraingoan Txino Dantza izena hartzen badu ere. Dantza honetarako linozko kamisoi sinple bat janzten da eta abestiak berde dauden mahatsak ditu aipagai.

Antza denez, dantza-mota honek eremu zabalagoa hartzen zuen beste garai batzuetan. Otxandioko adinekoek antzezpen handi eta oihu ugariko Sorgin Jantza ibiltaria gogoratzen dute.

 

Azken eguneratzea: 2006/03/24