Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2014

"… TO BE CONTINUED …" MARÍA MARTÍN-JUDIT RUIZ

… TO BE CONTINUED …

Ideia: María Martín
Zuzendaria, koreografia, interpreteak, jantziak: María Martín, Judit Ruiz
Jatorrizko Musika, argiztapena: Marc Cano
Argazkia, bideoa: Ana de la Fuente Henry
Beste laguntzaile batzuk: Krego-Martín Danza
Eskerrak: Estudio de danza Aikoa, Portal71, Garazi, Bego, Ester y Ripollesdansa
Iraupena: 20’
Kontaktua: mariauncas77@hotmail.com / 686135248

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
2003. urtean, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak kulturako profesionalentzat ematen duen prestakuntza-beka lortu zuten Mariak eta Juditek, eta Bruselara joan ziren. Mariak dantza-pieza askotan lan egin du zenbait konpainiatan (Organik Danza Teatro, La Dinamika, Matxalen Bilbao, Bego Krego...). 2013. urtean, Bego Krego-rekin batera, Krego-Martín Danza sortu zuen. Judit, berriz, Bruselan bizi da. Dantzaria eta koreografia-laguntzailea da WArd/waRD-en (Ann Van den Broek eta Jelena Kostic).

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Dantza dugu oinarri, giza adierazpenaren tresna naturala baita. “Dantza humanizatu” nahi dugu. Dantzan ari diren bi dantzari gisa agertu ordez gorputzarekin adierazten duten bi pertsona gisa agertzea izan da funtsezkoena.
Piezak, berez, oinarrizko bi kontzeptu ikertzen ditu: berrelkartzea eta oroitzapenak. Oinarrizko bi kontzeptu horien esanahia bilatzean, kontzeptu horiek osatzen edo aberasten dituzten beste hitz batzuk (bigarren mailako kontzeptuak) aurkitu ditugu. Gutako bakoitzak bigarren mailako hitz horietako bati lotutako eszena inprobisatu bat sortu du. Datu interesgarri gisa, adierazi beharra dago sortutako eszenek gorputz-espresioko eduki handia eta dantza-eduki txikia (hitzaren zentzu tradizionalari jarraiki) dutela.
Gorputz-espresioa nagusi zen eszena horietan oinarrituta, mugimenduan aberatsagoa zen lengoaia bateko eszena batzuetara jo dugu, baina, betiere, giza alderdia kontuan hartuta. Prozesu horretan, kontzeptu batzuk mugimenduaren bidez agertu ditugu, eta beste batzuk, berriz, konposizio espazialean geratu dira agerian.

PIEZAREN SINOPSIA
Aspalditik elkar ezagutzen duten eta elkarrekin dantzan eta beste gauza askotan aritu ziren bi pertsona bereizi egiten dira une jakin batean. Orain, hamarkada bat joan denean, berriz elkartzea erabaki dute. Berrelkartzea pertsonen bizitzan gertatutako aldaketez mintzatzen da. Orainaldiaz, etorkizunaz, nahiez, gainbeheraz, oroitzapenez mintzatzen da. Orainaldian, bataren eta bestearen arteko distantziarekin jolasten dira. Desberdintasunak eta antzekotasunak ikertu, eta oroitzapenak dantzatzen dituzte (buruan gordeta dituzten eta orainaldira ekartzeko zain dauden iraganeko esperientziak).

RELOCATED