Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2014

"EHUNDURAK" IZASKUN LAPAZA

EHUNDURAK

Ideia, koreografia, intérprete: Izaskun Lapaza
Zuzendaria: Jasone Alba
Jatorrizko Musika: Pollo Rosa Dance
Argiztapena: Iñaki Santos
Argazkia: Kontxi Rodriguez
Jantziak: Creative Outfits (Benedetta Orsoli & Alejandra Torrado)
Eskerrak: Dantzagunea, Sarobe, Kontadores, Olatz de Andres, Kontxi Lopez, Sofie Dubs.
Iraupena: 20’
Kontaktua: izaslapaza@yahoo.es / http://izaskunlapaza.tumblr.com / www.dance.pollorosa.com

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Donostian hasi nintzen dantza-ikasketak egiten. Ondoren, Bartzelonan jarraitu nuen, aldi berean podologia ikasten ari nintzela, eta 2003. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat lortu nuen London Contemporary Dance School izenekoan dantza garaikideko ikasketa profesionalak egiteko.
2008. urtean, Euskal Herrira itzuli nintzen, eta proiektu batzuk zuzendu eta beste batzuetan parte hartu nuen. Gainera, gorputzari buruzko ikastaro batzuen bidez prestatzen jarraitu, arte eszenikoetako master bat egin, eta kudeaketaren eta irakaskuntzaren arloko ikasketak hasi nituen.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Hasteko, ideia bati heldu genion berriz, baina metodologia aldatu genuen. Bizipen pertsonalei lotutako mugimenduetan oinarritu ordez, ehun-diseinu laukizuzen bat aurkitu genuen, dantzaren, musikaren eta ehun-diseinuaren arteko topagune gisa.
Lehen hilabeteetan, kometa gisa definitu genuen prozesua, eta norabidea aldatzeko eta lur ezezagunetan bilatzeko aukera eman zigun horrek. Kometa eta geu heltzen gaituen soka oihalezko laukizuzen bat da.
Lehen aldiz jendaurrean agertu ondoren, lanak norabide garbiagoa hartu zuen. Piezaren izenburua Kontxi Lópezek asmatu zuen: ‘Ehundurak’. Hitz horrek oihartzun handia du gure barnean, eta ehunduretan neurri handiagoan sakontzera bultzatzen gaitu. Ordura arte, forma eta irudimen-lan bat izan ziren ardatzak. Ez genuen kontuan hartu lan egiteko erabiltzen genituen materialen nortasun handia.
Orduan, halaber, Jasone Alba sartu zen taldean. Harekin zehaztutako norabideari esker, eremu emozionalak zeharkatzen ditugu, eta jendearen presentzia sentitzen dugu une oro.

PIEZAREN SINOPSIA
Ehundura terminoaren haritik, materialen ehundura ikertu nahi dugu gure piezaren bidez.
Ehunek gorputzarekiko, espazioarekiko eta musikarekiko kontaktuan iradokitzen dituzten imaginarioak, emozioak eta mugimendu-kalitateak agerraraztea da piezaren helburua.
Materien joko bat da, eta pertsonaren eta ehunaren osotasunak egiten du dantzan joko horretan. Zenbaitetan hain hurbil daude, bata bestean desagertzen da.

EHUNDURAK