Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2014

"SYMBIOSIS" ZIOMARA HORMAETXE

SYMBIOSIS

Ideia, zuzendaria: Ziomara Hormaetxe
Koreografia: Ziomara Hormaetxe con la ayuda de Robert Jackson
Interpreteak: Ziomara Hormaetxe, Robert Jackson
Jatorrizko Musika: Rec_Overflow , Estracto Angel Illarramendi
Argiztapena: Javi Candela
Eszenografia: Patricia Sacristán
Argazkia: Elssie Ansareo
Bideoa: Guillermo Sáenz
Jantziak: Jaime Mesa
Beste laguntzaile batzuk: Lidia Zoilo, Matxlen Bilbao, Ana Fernández
Eskerrak: Daniel Arranz, Lagunak Ote, People in Town, Muelle 3, Olatz de Andrés, Astra Gernika, La Fundición… A mis amigos de siempre y que siempre lo son. A mi familia por ser siempre maravillosamente crítica conmigo. Por quererme.
Iraupena: 22’
Kontaktua: ziomarahormaetxe@yahoo.es

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Artearen Historian lizentziaduna Euskal Herriko Unibetsitatean. 2002an, dantza-ikasketak Nizako (Frantzian) Sophia Antipolis unibertsitatean burutzeko beka eskuratu zuen. 2012an bere kolektibo propioa sortu zuen: Cia Danza Ziomara Hormaetxe. Harrezkero, arte-proiektu propioak sortzen aritu da, sortzaile eta interprete independente moduan.
Hainbat ekoizpen burutu ditu, hala nola: ‘La noche se posó con las alas Rotas’(2008), ‘Gorputzaren Izena’ (2010), ‘Tan-Tak" (2012), ‘K-ótica’ (Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta) (2013), ‘Kotica In Progress’ (2014). 2013az geroztik, Mauro Barahonak zuzentzen duen “Proyecto experimental” konpainiako dantzaria da.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
“Symbiosis” iraganean bizi izandako esperientzia bat kontatzeko premiatik sortu da, emozio onez eta ez hain onez jositako esperientzia bati... eta maila pertsonalean nahiz artistikoan aldaketa garrantzitsuak ekarri dizkidan aldi bati buruz hitz egiteko premiatik.
Hainbat sinbiosi mota abiapuntutzat aukeratu eta mugimendura eramaten ahalegintzen naiz. Mutualismoa: bi pertsonak dira onuradun. Komentsalismoa: harremanean bietako bat onuraduna da eta besteari, aldiz, ez dio ez onik ez txarrik ekartzen. Parasitismoa: bata onuraduna da eta bestea kaltetua.
Kontzeptu horiek mugimendurako mapak dira. Hitz bakoitzak ezaugarri bat eta gorputzekin egindako lanaren bidez ikertzeko eremu bat ezkutatzen du. Piezaren egitura hiru fasetan banatzen da, mugimenduaren kalitateak, emozioaren kargak, intentzionalitateak, interpretazioak, ikusizkoek eta musikak bereizita. Proposamen koreografikoa xehezaletasunean, irmotasunean, doitasunean eta batez ere mugimenduaren indarrean eta energian oinarritzen da, batez ere fisikotasuna nabarmenduko duen hizkera landuta. Horretarako, bulkadak, azelerazioa, dezelerazioa, errepikapenak, ardatzetik irtetea, espiralak, harrerak, blokeoak, gelditzeak, erresistentziak, manipulatzaileak... erabiltzen ditut.

PIEZAREN SINOPSIA
Sinbiosia elkarrekintza biologiko era bat da, bi espezietako organismoen arteko harreman estu eta iraunkorra adierazten duena. Elkartze-prozesu estu-estua da, elkarrekin garatutako eboluzio-historiaren ondorioa, gutxienez bi partaideetako batentzat onuragarria dena. Kontzeptu biologiko eta zientifiko hutsa den hori giza harremanetara eraman nahi du ‘Symbiosis’ lanak. Aurrez aurre jarritako bi gorputz, elkar erakartzen edo aldaratzen direnak, baina banandu ezin direnak. Izan ere, elkarren premia dute.
Funtsean, bizirauteko eta bizi-garapenean onurak eskuratzeko elkarrekiko premian oinarritzen da. ‘Symbiosis’ lanak menpekotasun afektiboa, emozionala eta fisikoa, eta horrek dakarrena, ditu aipagai. Baina batez ere, premia horrentzako erantzunak bilatzen ditu. Bizikidetzarako bideak bilatzen ditu egungo aurkako ingurunean, nahiz eta koeboluzioa xedetzat duen harremana helburu eskuraezina edo, behintzat, zaila izan.

SYMBIOSIS