Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2014

"OUTLINE" DAVID GUERRA

OUTLINE

Ideia, Zuzendaria: David Guerra
Koreografia, interpreteak: David Guerra e Inés Narváez
Jatorrizko musika: Collage David Guerra
Argiztapena: Iván Martín
Argazkia: Nohelia Velo
Jantziak: Lucrecia Martínez
Eskerrak: Conservatorio Superior de Danza María de Ávila, Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemma, Provisional Danza, Cristian López
Iraupena: 15-20’
Kontaktua: sintxantxu@hotmail.com / kubukdanza@gmail.com; 620209864 / www.kubukdanza.com

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Dantza garaikidean graduatua da, Mariemma Errege Kontserbatorio Profesionalean, eta koreografian lizentziatua, María de Ávila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan. Interpretatzaile eta pedagogo gisa lan egin du "Trasdanza" zabalkunde-proiektuan, eta Yehudi Menuhin (España) Fundazioan dihardu gaur egun. Formatu txiki eta handiko hainbat koreografia sortu ditu, hala nola ‘Momento Temporal’, ‘Besarkada’, ‘Euspen’, ‘Tr3s x Tr3s’, ‘Inside’, ‘Outside’, ‘Line’ eta ‘Irudi’. Gaur egun, bere konpainia propioa zuzentzen du: Kubuk.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Desbertikalizazioan dauden bi pertsonen arteko orekan oinarrituta sortu da ‘Outline’ obra. Ideia horrekin, gorputzen eta zoruaren arteko hainbat ainguraketa-puntu, gure arteko hainbat berme-puntu eta posizioetatik irteteko bultzada batzuk garatu ditugu. Multzo horretatik, espazioan zehar eramaten gaituen mugimendua atera da, lerro eta ibilbide espazialak sortzen dituen mugimendua.
Lortzen dugun mugimenduak oso lan arkitektonikoa sortzen du espazioari dagokionez, eta musika eta interpretatzaileen espresioen neutraltasuna ditu lagun.
Kontuz hartzeko lana da, besteari oso adi egon beharra baitago. Pisu zehatza eman behar zaio eta beharrezkoa baino ez da jaso behar zoruaren ardatz linealean bertan; osterantzean, baliteke sortutako figurak erresistentziarik ez izatea eta apurtzea. Ez dago formula zehatzik, elkarren mende baikaude etengabe.
Lan osoa oso itxita eta kalkulatuta dago, ez dago mugimenduaren inprobisaziorako lekurik.

PIEZAREN SINOPSIA
Beren ardatzarekiko desbertikalizazioan dauden, figurak sortzen dituzten eta espazioan, barneko eta kanpoko nolabaiteko harmonia batean garatzen diren bi pertsonen arteko orekan oinarritutako arkitektura-lan espaziala da. Bata ezinezkoa da bestea gabe.

OUTLINE