Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2014

"BAILAR POR BAILAR" IDURRE AZKUE

BAILAR POR BAILAR

Ideia, zuzendaria, koreografia: Idurre Azkue
Interpreteak: Joseba Irazoki, Idurre Azkue
Jatorrizko musika: Joseba Irazoki
Argiztapena: Marc Kanou
Argazkia, bideoa: Urtzi Mardaras
Eskerrak: Muelle 3, Utopian Getxo, Tragantdansa, Joseba, Urtzi
Iraupena: 15-20’
Kontaktua: aidurre@hotmail.com / 635143884

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Zarautzen jaio zen, 1976. urtean. 1996an, dantza garaikideko ikasketak egin zituen Bartzelonako Institut del Teatre izenekoan. Ikuslearekiko harreman mota berriak bilatzen zituzten sortzaileekin lan egin du. Horien artean, Tomás Aragay, Sofía Asencio, Andrés Waksman, Rodrigo García, Xavier Le Roy eta Idoia Zabaleta aipa daitezke. Andrés Waksman-ek zuzendutako bi bakar-saio sortu ditu: “Gora bihotzak” eta “Hasta el final”. Halaber, “I love Natura”, “Una altra històtia d'amor” (Teo Baró-rekin lankidetzan) eta “Domingo fantasma” piezak sortu ditu. Gaur egun, Olatz de Andrés eta Claudia Dias-ekin ari da lanean.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Proiektua dantza egiteko eta dantza partekatzeko bizi-premiaren ondorioz sortu da (eta ez dadila falta!). Dirudienez, gizakiok, gizon eta emakumeok, gure historiaren hasiera-hasieratik egin dugu dantzan, eta ideia horrek txundituta uzten nau. Hortaz, betidanik izan dugu premia hori. Gure arbaso iletsuak imajinatzen ditut, kobazulo batean, su baten inguruan dantzan. Eta orain sentitzen dudan dantza egiteko premia haiek sentitzen zuten premia bera dela imajinatzea atsegin dut. Jakina, nire kobazuloan egin dezaket dantzan (sukaldean, adibidez), baina oraingo honetan konplizeak eta haien begiradak behar ditut.
Eta zerbait eman nahi dut horren truke. Ikusleak begirada hutsekin ez joatea. Horretarako, nire gorputzak ezagutu dituen dantza mota edo dantza-estilo guztietara jauzi egiten dut, estilo horietan eta sorrarazten dizkidaten egoera animikoetan murgiltzen naiz, eta, handik abiatuta, guztiak desagerrarazi egiten ditudala esango nuke, oroipenak baino geratzen ez diren arte. Dantzatu egiten ditut, haiekin dantzan egiten dut.

PIEZAREN SINOPSIA
Zein atsegina den dantzatzea. Zein atsegina den gorputza mugitzea. Zein atsegina den begira dagoenarentzat atsegina izatea.
Eta zein desatsegina den begira dagoenarentzat desatsegina izatea.
“Bailar por bailar” pieza dantzatzearen beraren inguruko obra da. Eta gogo-aldarte batekin du zerikusia.
Eta egotearekin, orain egotearekin, oraintxe bertan egotearekin.
Muskuluak tenkatu egiten dira, eta espiritua arindu.
Hezurrak antolatu egiten dira, eta mihia bigundu.
Odola ibili eta ibili egiten da, eta begirada bizitu.
Arnasa asaldatu egiten da, eta bihotzak jauzi egiten du.
Eta espazio bat irekitzen da.

BAILAR POR BAILAR