Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2014

"HOOKED" JUDITH ARGÓMANIZ

HOOKED

Zuzendaria, koreografia: Judit Argomaniz
Interpreteak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz
Musika: Fink “Honesty”, Pan Sonic “Keskeisvoima”, Wolfgang Amadeus Mozart “Piano Concerto No.4 in G, K.41”
Argiztapen diseinua: Chencho Ortas
Jantziak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz
Gidoia eta argazkia: Diego Hernández
Iraupena: 12’
Kontaktua: judithargomaniz@gmail.com

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Koreografoa eta interpretatzailea. Dantza klasikoko ikasketak jaioterrian bertan (Donostian) hasi zituen. Ondoren, Institut del Teatre izenekoan eta Maria de Avila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan prestatu zen, eta karrera amaierako proiektuan kalifikaziorik onena eta aparteko saria lortuta lizentziatu zen. Ballet Biarritz Junior eta Amaury Dance Company konpainietan parte hartu du, eta Nacho Duato, La Macana eta Shlomi Bitton-en obrak interpretatu ditu.
2013. urtean, dantzatik eta fotografiatik zetozen artistez osatutako LASALA konpainia sortu zuen. Judith Argomanizen lehen obra ‘Hooked’ da, ‘HOOKED (still)’ obraren laburpena, eta Frantzia, Madril eta Kataluniako hainbat lehiaketa koreografikotan saritu dute.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Mahaiko lana egin behar izan genuen aurrena. Prozesu horretan, hauek landu genituen: kontatu nahi genuen ideia, zer motatako agerraldiak proposatuko genituen, musika, hizkuntza mota, proposamenaren hari gidaria eta osatuko zen egitura. Bitxia badirudi ere, koreografiaren azken zatitik hasi ginen lanean: “oraldien” zatitik, alegia. Agerraldi horretarako, esaldi estatiko bat osatu genuen aurrena, gero kontzeptua espazioan garatu ahal izateko. Hainbat mugimendu-esaldi eratu genituen, Jaiotz Osak niri, nik berari eta biok elkarri oratuz, espazio osoan zehar mugituz.
Agerraldiaren hezurdura eraiki ondoren, bigarrenari ekin genion, “errutina” izenekoari. Atal horretan, bi lan mota egin genituen:

  • Inprobisazioaren bidez sentipen horiek guztiak biltzea, errutinaren ideia gogoraraziko zidan postura bat bilatuz eta hura garatuz.
  • Aurrez nik landutako koreografia-materiala hautatzea edo baztertzea, eta mugimendua bilatzea eta ikertzea; horretan guztian, Jaiotz Osak lagundu zidan.

Blokearen koreografia-partitura sortutakoan, dinamiken, zehaztasunaren eta musikaltasunaren edukia zehaztu genuen, agerraldiaren erritmoa zainduz betiere. Lehen agerraldirako ikerketa-lana giro samurra bilatu eta sortzea izan zen. Oso irudi argiak izan nituen agerraldi horretarako, eta bikain islatu ahal izan genituen.

PIEZAREN SINOPSIA
Gizakiak beste gizaki batekin lotura afektiboa izateko etengabeko premia du, eta ‘Hooked’ obrak premia hori eta dakartzan ondorioak islatzen ditu. Lengoaia koreografikoak harremanetan izan dezakegun atxikimendua eta mendetasun emozionala ikertzen du. Mugimenduaren doitasunaz eta indarraz baliatuta, jokabide horiek izaten dituzten faseetako gogo-aldarteak islatzen dira.

HOOKED