Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '11

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“Tempus, -i” Eneko Gil

Tempus, -i

Iraupena: 20’
Ideia, Zuzendaria: Noemi Viana, Iñigo Ortega, Eneko Gil
Koreografia: Noemi Viana, Iñigo Ortega, Eneko Gil
Interpreteak: Noemi Viana Iñigo Ortega, Eneko Gil
Jatorrizko Musika: Ebi Soria, Jacques Brel
Eszenografia: Iñigo Ortega, Noemi Viana, Eneko Gil
Marrazkiak: Andrea Quintana
Jantziak: Iñigo Ortega, Noemi Viana, Eneko Gil
Eskerrak: Andrea Quintana, Oier Guillán, Idoia Beratarbide
Kontaktua: enekogil@hotmail.com

Koreografoaren ibilbidea

Eneko Gil. Errenteria, 1985 . Hispaniar Filologian lizentziatua. Txikitatik Ereintza Dantza Taldeko kide izandakoa. Kukai Dantza Konpainiako kidea da eta hainbat koreograforekin osatu du bere formakuntza: Asier Zabaleta, Mikel Aristegui, Pantxika Telleria, Rosie Herrera, La Intrusa Danza, Michael Miller… 2009. Urtean “Dantzari Bikainari Saria” eskuratu zuen Madrilgo Koreografia Lehiaketan.

Noemi Viana. Vitoria-Gasteiz, 1979. Gimnasia ritmikoan urte luzez trebatuta. EHUn; Psikopedagogia, magisteritza eta SHEE/IVEFen titulatua. London Contemporary Dance School, The Place eskolan dantza prestakuntza egin eta baita bertako konpainiaren partaide bilakatu ere, Edge 08. Koreografo desberdinentzako lan egin du: Rui Horta, Asier Zabaleta, Menelva Harris eta Pedro Pieres. Koreografo bezala Mexikoko IV Festival Muuval Collective-en parte hartu du. Jesus Rubiorekin “Pi 20” sortu eta 2010eko Madrilgo Koreografia Lehiaketan hainbat sari jaso ditu, besteak veste, Impuls Tanz-Vienna International Dance Festival 2011n partaide izateko aukera.

Iñigo Ortega Martinez (Donostia/Pasaia, 1975) London International School of Performing Arts eskolan eta Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean jaso du antzerki formazioa. Bere ibilbidean formatu anitzeko proiektuetan parte hartu du arte eszenikoen arloan: performanceak, antzezlanak, kale ekintzak, arte ezberdinen arteko uztarketak….

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Soinua eta mugimendua uztertzeko asmoarekin, Txalapartarekin “Makilen Dantzan” izeneko proiektuarekin hasi eta sortze-prozesuak aktore batekin, idazteko makina batekin eta metronomo batekin lan egitera eraman gaitu, txalaparta alde batera utziaz. Hainbat joku egin ditugu erritmoarekin, soinuarekin, hiru interpreteen lengoaiak ezagutzen joan ahal izateko. Eszenatxo txiki asko sortu edo erditu ditugu, haurrak bailiran bezala. Gaur, haur guzti horietatik zeintzuk elikatuko ditugun erabakitzear dago, proiektuari forma zeatzago bat eman ahal izateko.

Sinopsia

Bizitzan indibiduo batek, bikote batek, edonork egin dezakeen bidaia bat da. Pertsonaia batzuk idazle baten inspirazio moduan gauza ezberdinak kontatuko dizkigute. Pertsonaia horiek idazlearen pasarteen eta ikusleen begien artean kokatuko dira edo idazleak kontatzen dituen momentu ezberdinen deskribatzaile izango dira. Denborak gizartearengan duen eragina kontuan hartuta, nola jokatzen dugun aztertu nahi da, soinua, antzerkia eta dantza non topatzen diren ikertuz, gure lengoai propio baten ikerketan.