Departamento de Cultura y Política Lingüística

Dantzan Bilaka - 2014

"AMALABA (PALABRAS INVISIBLES)" AMPARO BADIOLA

AMALABA (PALABRAS INVISIBLES)

Ideia, zuzendaria, koreografia: Amparo Badiola
Interpreteak: Amparo Badiola y Nick Burge (sonido en directo)
Jatorrizko musika: Nick Burge
Argiztapena: Oscar Grijalba
Eszenografia, bideoa: Amparo Badiola, Nick Burge
Argazkia: Nick Burge, Luque Tagua
Jantziak: Amparo Badiola
Beste laguntzaile batzuk: Pilar Andrés (movimiento) - Cámaras: Susana Talayero, Leo Burge, Nick Burge, Berta Escalas
Eskerrak: Arantza Basterra, Lourdes Pellicer, Lucy Williams, Txomin Badiola, Pello Irazu, Marta Ibáñez, a Tragantdansa y Muelle 3 (por las residencias artísticas en septiembre 2013), a La Fundición (por la residencia escénica en julio 2014), a todo el equipo de Dantzan Bilaka
Iraupena: 20’
Kontaktua: a-badi@virginmedia.com 944150669 / 00447944290851

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
EHUn medikuntza-ikasketak egiten ari zen garaian hasi zen dantzaren munduan. Sortzaile eta dantzari gisa egin zuen ibilbide profesionala 80ko hamarkadaren amaieran hasi zuen. Urteetan, Londres eta Bilbon garatu du bere karrera. Dantza, sorkuntza eta jendearekiko kontaktua bizi-premia da Amparorentzat, eta sendotzen ari da urteekin. Orain, 56 urte dituenean, inoiz baino handiagoa da.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Esperientzia pertsonal baten ondorioz sortu zen ‘Amalaba’ obra. Esperientzia horrek irudi eta oroitzapen nahasiak ekarri zizkidan, eta ahaztutako objektu batekin egin nuen topo berriz: nire ama ezkondu zen soinekoarekin. Orduan, ‘Palabras Invisibles’ testua idatzi nuen. Ikertu nahi nituen gai batzuk sortu zitzaizkidan, baina ez nekien zein gaitara bideratu proiektu hau. Ahaztutako objektuetan bizi diren mamuak eta oroimena. Emakume-prozesua, amaren eta alabaren arteko harreman konplexuari lotua. Bizitzaren fase batetik besterako bidea, eta hori errazteko erabiltzen ditugun errituak. Prozesuaren lehen zatia Tragantdansa eta Muelle 3 espazioetan egin genuen batez ere, 2013ko irailean, aldez aurretik kanpoan egindako grabazio batzuetan oinarrituta. Muelle 3 espazioko erakusketaren ondoren, gogoetan bakarrik murgilduta jarraitu dut prozesua, eta hainbat galdera egin dizkiot nire buruari (adibidez, zer egin obrak alderdi pertsonala gaindi dezan, kontatu ordez erakuts dezadan).
La Fundición espazioko eszena-egoitzaren bi asteetan, sorkuntza-taldea sendotu egin da elkarren arteko ikerketaren eta piezako elementu guztien integrazioaren bidez.

PIEZAREN SINOPSIA
Amalaba terminoa ama eta alaba hitzen elkarketa da. Halaber, asmatutako emakume baten izena da.
´Amalaba, hegoak horman txertatuta, ongi eusten diozu haizearen astinaldiari. Begiratu babeslea zuzentzen diezu txorien hegaldiari eta olatuen fluxuari´.
Heriotzaz haratago doan amaren eta alabaren arteko harreman konplexuari lotutako emakume-prozesua lantzen du. Bizi-zikloak, igarotzeko prozesua eta hori errazteko erabiltzen ditugun errituak.

AMALABA (PALABRAS INVISIBLES)