Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
  4.  
  5. Ikusentzunezkoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Zinema Euskaraz


Kultura Sortu eta Zabaltzen. goiburupean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak helbururik behinenetakoa du euskarazko ikus-entzunezkoen zabalkundea. Helburu horrekin "Zinema Euskaraz. programa sortu du, euskaraz egindako edota bikoiztutako pelikulak zirkuitu komertzialean pantailaratzen eta banatzen laguntze aldera.

Horretarako, baina, bai zine-programatzaileek bai kultura-sustatzaileek eta, oro har, ikusleak berak ere jakin beharra daukate euskaraz zer sortu den eta zer bikoiztu den euskarara. Beraz, beharrezkotzat jo zen hori guztia bilduko zuen datu-basea sortzea.

Emaitza karpeta honetara ekarri dugu: fitxa-bilduma bat da, gaika sailkatua. Film-banaketan dabiltzan hainbat enpresak zine-formaturako duten materiala dago jasoa. Hau da lehen fitxa-sorta, eta beste bi gehiago ere izango dira. Bigarrenak euskarazko pelikulen katalogoa eskainiko du: hor izango dira arrazoi bategatik edo bestegatik egun katalogoetatik at dauden pelikulak, eta baita ere hainbat instituzioren zaintzapean artxiboetan diren, eta beste inon ez dauden, pelikulak ere. Hirugarren fitxa-sortak DVDko euskarazko ikusentzunezkoak bilduko ditu.

VHS-Bideo formatua atzenduta geratzen ari denez, eta zaila baita zehatz-mehatz jakitea formatu horretan (edizio aspaldikoak edo katalogoetatik at daudenak.) zer dagoen, erabaki dugu egun usuenak diren formatuetan .Zinea (35 mm) eta DVD. diren pelikulen berri ematea soilik.

Zuzendaritza honen asmoa da aldian-aldian fitxa-bilduma hau gaurkotzea, dagoen materiala hobeto ezagutze aldera eta euskaraz egindako pelikulek ahalik eta zabalkunderik handiena izan dezaten.
Bukatzeko, eskuartean dugun material honen erabiltzaile guztiei errespetua eskatzen diegu, indarrean dagoen legeak jasotako egile eta jabetzaeskubideenganako.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/03/29