107/2007 Dekretua (pdf, 104 kB), ekainaren 26koa, Euskal Autonomi Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantziazioa arautzen duena. Dekretu honen bidez, Kultura Sailaren apustua da berariazko finantziazio-lerro bat ezartzea. Ildo horretatik, ikus-entzunezko produkzioa sustatzeko garatu eta erabiliko diren finantza-tresnek, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen ohiko sistema gaindituz, beste aukera batzuk eskainiko dituzte nagusiki: aurrerakin itzulgarriak edo interes-tasa txikiko maileguak, oinarri teknologiko edo berritzailea duten enpresentzako beste programa batzuetan egiten den bezala.
Hauek dira finantzazio-lerroak:
Dekretu honetan arautzen diren laguntzak pertsona juridiko pribatu independenteek eskatu ahal izango dituzte, baldin eta, beren jarduera ikus-entzunezkoen berariazko alorrean burutu eta Europako Batasunean legez eratutakoak izanik, EAEn establezimendu iraunkorra badute eta alta emanda badute Ekonomia Jardueren gaineko Zergako ikus-entzunezkoen produkzio epigrafean.
Ekitaldi bakoitzari dagozkion zuzkidurak jakinarazten dituen Aginduak hiru hilabetera arteko segidako hiru aldi ezarri ahalko dira, gehienez, eskabideak aurkezteko, betiere baldintza batekin: ez da aldi horietako bateko eskabiderik irekiko aurreko aldirako aurreikusitako zuzkidurak agortu badira.
Argibide gehiagotarako: