Azken eguneratzea: 2011/09/12
Bilbo, 2011ko irailaren 12a.- Udal eta hurbiltasun zine aretoen sare bat sortzea eta euskal zinemaren sorrera laguntzeko Media programa europarraren kudeaketa bultzatzea ZINEUSKADIren helburu nagusiak dira epe laburrean. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta ikus-entzunezko ekoizle profesionalen bi taldeek, EPE_APV eta IBAIA,osatzen dute Blanca Urgell sailburuak gaur Bilbon aurkeztu duen elkarte berria.
Kultura Sailburuarekin batera bertan egon dira Carlos Juarez eta Jose Esteban Portela, EPE_APV eta IBAIAren ordezkariak hurrenez hurren. Baita Mikel Toral, ZINEUSKADI presidentea, eta elkarte honen zuzendari Veronica Sanchez ere.
Bere estatutuetan adierazten den bezala, ZINEUSKADIren helburu nagusia da euskal ikus-entzunezko sektorearen garapen estrategikoa. Xede hori lortzeko enpresa eta profesionalei babesa emango zaie euren garapen eta hazierako nazio esparruan, Europan eta nazioartean.
Gaur aurkeztutako elkartea MEDIA programa Euskadin duen bulegoaren (MEDIA programa beste hiru bulego ditu Espainian, Madril, Bartzelona eta Sevillan) ordezkoa da. Hala ere, ZINEUSKADIren asmoak handiagoak dira. Martxan dauden proiektuak bultzatzeaz gain, film europarren zirkulazioa eta aretoetako ikusleen kopurua handitu nahi du. Elkartearen ekintza guztiak europar eta euskal ikus-entzunezko ondarearen babes politika baten barruan kokatzen dira, baita eskaintzaren aniztasuna eta beste naziorekiko irekitasuna, beti kalitate eta profesionaltasunarekin kontuan hartuta, defendatzen dituzte.