|
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak konkurrentzia bidezko 2009. urteko diru-laguntzen berri eman du gaur goizean Donostiak egindako prentsaurrekoan. Guztira, 8.694.677 euro banatuko ditu, gisa honetan banatuak:
ARLOKA 2009
Antzerkia 1.254.877
Musika 499.000
Ikus-entzunezkoak 4.206.820
Zinema Euskaraz 1.098.980
Liburua, Literatura eta Itzulpengintza 838.000
Dantza 262.000
Ikusizko Arteak 535.000
GUZTIRA 2009 8.694.677
Antzerkirako diru-laguntzen artean, epea irekita duten bi diru-laguntzen deialdiak aurkeztu dira, EHAAN abenduaren 30an argitaratu ondoren. Batetik, antzerkiko profesionalen prestakuntzarako, diru kopurua 150.177 euro delarik. Eta, bestetik, antzerkiko profesionalek prestakuntzarako diru-laguntzak, guztira 48.000 euro banatuko direlarik.
Diru-laguntzak, antzerkiko profesionalen prestakuntzarako
Agindu honen xedea, 2009 urtean zehar burutuko diren antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei dirulaguntzak ematea da. Diru kopurua: 150.177 euro. Laguntzak ondoko eskakizunak betetzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte: Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea. Deialdi hau argitara eman aurretik, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, antzerki-jarduerak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea. Eskabideak aurkezteko epea 2009ko urtarrilaren 30ean amaituko da. Ebazteko epea, bestalde, bost hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.
Antzerkirako testu berriak egiteko diru-laguntzak
Xedea 2009ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan jatorrizko antzerki-testuak sortzea. Diru kopurua: 48.000 euro. Nori Zuzendua: Euskal Autonomia Erkidegoan jaio diren edo agindu hau argitaratzen denean gutxienez urte bete bizitzen daramaten pertsona fisikoek eska ditzakete laguntza hauek. Eskabideak aurkezteko epea 2009ko urtarrilaren 30ean amaituko da. Ebazteko epea, bestalde, sei hilabetekoa izango da deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera.
Donostia, 2009ko urtarrilaren 2an
|