|
Bilbon elkartu da gaur goizean Kulturaren Euskal Batzordearen osoko bilkura 2004-2008 Kulturaren Euskal Planaren balantzea egiteko helburuarekin. Kulturaren Euskal Batzorde honek Euskal Autonomi Erkidegoko erakunde publiko eta kultur eragile gehienak elkartzen ditu. Goizeko osoko bilkuran, beraz, Planaren Ebaluazio Txostena aurkeztu zaie bertaratutako eragile guztiei, otsailaren 11an egingo den beste osoko bilkuran onartua izango delarik.
Ebaluazio Txosten honen lerro nagusiak prentsaurrean aurkeztu dira gaur arratsaldean. Prentsaurrekoan egon dira Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua Miren Azkarate, eta hiru lurralde historikoetako foru aldundietako Kultura diputatuak: Josune Ariztondo (Bizkaia), Maria Jesus Aranburu (Gipuzkoa) eta Agustín Otsoa Eribeko (Araba).
-Estraineko aldiz, administrazio publiko eta euskal kulturaren eragile adierazgarrienak elkartu ditu, azken hauen papera erabakigarria bilakatuz kultur arloko arau berrien finkatze prozesuan.
-Guztira, sektorekako 12 lan-talde sortu dira, eta euskal kulturaren 300 bat eragilek hartu dute parte Planaren gauzatzean.
-2004-2008ko Planaren epealdian Kulturaren Euskal Behatokia, Kulturaren Euskal Batzordearen egitura operatiboa eta Etxepare Euskal Institutuak sortu dira. Onartzeke geratzen da Arteen eta Kultur Industrien Euskal Institutua.
-Planaren bitarteko ekonomikoak bost aldiz biderkatu dira, 2004ko 776.000 €-tik 2009ko 3,6 M€-ra iritsiz.
-Planean aurreikusita zeuden ekintzen %85 burutu dira.
Bilbo, 2009ko urtarrilaren 15ean
KULTURAREN EUSKAL PLANAREN BETETZE MAILAREN BALANTZEA 2004-2008 (pdf, 326kb)
EKINTZA PLANEN BETETZE MAILAREN BALANTZEA (pdf, 206kb)
2008ko egoera eta 2009-2010 urteetarako aurreikuspena
|