Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Escenium 2008


Escenium

Aurten ere Bilbon izango da escenium, Arte Eszenikoen Nazioarteko Foroa. Hirugarren edizio hau 2008ko otsailaren 5etik 7ra garatuko da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Titulartasun publikokoa den Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Espainiako Sareak antolatu du foro hau, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako Zuzendaritzaren, Bizkaizko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Aurreko urteetan legez, aurten ere Biltzarrari eskainiko zaio escenium 08 foroaren zati bat. Horretan, Bartzelonako Unibertsitateak, Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikasketen Institutuak Arte Eszenikoen inguruko merkatu, dirulaguntza eta audientziei buruz egindako ikerlanen ondorioak aurkeztuko dira. Bestalde, azoka bat (work-shops) ere antolatu da, eta honetan, Arte Eszenikoen inguruko enpresek beren produktu eta zerbitzuak aurkeztuko dituzte. Sektoreko eragile ezberdinen arteko bilgunea da. Halaber, antzezlanak ere izango dira: Demasiado humano (Nietzscheren azken egunak). Compañía Traspasos Kultur, Max sarietan, Euskadiko errebelazio-ikuskizunaren saria jasotakoa; eta Teatro Corsarioren Barraca de Colón antzezlana, hau ere Max saria jasotakoa.