Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
 

2011n Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduera konkretuak garatzeko diru-laguntzen deialdia.

Diruz lagundu daitezkeen arloak eta modalitateak:

1.- Prestakuntza arloa: ikusizko arteekin lotura duten ikastaro, mintegi eta lantegietan parte hartzea, baldin eta artista, kritikari, arte-komisario eta sektoreko profesionalen prestakuntza hobetzeari begira antolatuta badaude.

2.- Sustapen-zabalkundearen arloa.

  • a) Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, ...), bai eta edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere. Erakusketak Euskadiko Autonomia Erkidegoan izango dira, eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsi edo zabalduko dira.
  • b) Euskadiko Autonomia Erkidegoan egiten diren arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-ekimenak (batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak...) eta horiei buruzko edozein euskarritan jasotako dokumentazioa.
  • c) Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea. Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada.

3.- Sorkuntza-ekoizpenaren arloa: proiektuak egitea, ardatza baldin bada arte ekoizpena.


Jardueraren exekuzio-epea:

2011ko urtarrilaren 2tik 2011ko abenduaren 31ra. Prestakuntza arloan 2012ko ekainera arte luzatu ahalko da, ikasketak 2011an hasi badira.


Onuradunak

Diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte Agindu hau argitaratzean Arte plastiko eta ikuzizkoen arloan jarduerak burutzen dituzten Euskadiko Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa edo helbidea edo sozietate-egoitza duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek.


Eskatzeko epea

Prestakuntza arloa: Boletinean argitaratzen den hurrengo egunetik 2011ko urriaren 15era.

Sustapen-zabalkundearen arloa eta Sorkuntza-ekoizpenaren arloa: Hilabete bat. Eskabideak aurkezteko azken eguna: 2011ko apirilaren 30.


Agindua

AGINDUA 2011ko martxoaren 16koa (pdf, 588kB), Kulturako sailburuarena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena.

Prestakuntza - inprimakiak

Sustapen-zabalkunde - inprimakiak

Sorkuntza-ekoizpena - inprimakiak