NINIAK 2005
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritza
Niniak programaren xedea da EAEko ekoizle eta enpresa banatzaile independenteen partaidetza babestea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan, bai eta ikus-entzunezkoen euskal sektorea kanpoan hedatzeko hainbat jarduera sustatzea, jarraian adieraziko diren formulen arabera:
a) Babesa emango zaie nazioarte mailako ikus-entzunezko zenbait merkatuetan parte hartzen duten enpresei; bidaia-poltsak emango zaizkie.
b) Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak, nazioarte mailako ikus-entzunezko zenbait merkatutan, standak antolatuko ditu "Niniak" lelopean, bertan parte hartzen duten euskal ekoizle eta enpresa banatzaileak babesteko asmoz.
2.- Horretarako, ekoizle eta enpresa banatzaile independentetzat joko da jabetza, finantza-partaidetza edo eraentzen duten arauei dagokienez, irrati-telebista erakundeen eraginik ez duen pertsona fisiko zein juridikoa.
Honako hauek parte hartu ahal izango dute Niniak programan:
a) Ekoizpen enpresak, pertsona fisiko zein juridiko pribatuak, independenteak (ekimena izan eta ikus-entzunezko obra egiteko erantzukizuna hartzen badute eta zuzenean nahiz zeharka telebistako zerbitzuak kudeatzen dituen erakunde batek beren partaidetza gehiena ez badu) deialdi hau argitaratzen den egunean bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta jarduera ekonomikoen zergaren ikus-entzunezko ekoizpenari dagokion epigrafean alta emanda badaude.
b) Enpresa banatzaileak, pertsona fisiko zein juridiko pribatuak, independenteak (ikus-entzunezko obrak merkaturatzen badituzte eta zuzenean nahiz zeharka telebistako zerbitzuak kudeatzen dituen erakunde batek beren partaidetza gehiena ez badu) deialdi hau argitaratzen den egunean bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta jarduera ekonomikoen zergaren ikus-entzunezko banaketari dagokion epigrafean alta emanda badaude.
25.800,00 €
Bakarne Agirre
Telf.: 945 016 937
Eranskinetan eskatzen dena.
2005/5/21etik 2005/6/20ra
EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao
GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea
Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita
Esleipen ebazpena
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
20/05/2005