Musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak. 2005
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Agindu honen xedea dira 2005ean zehar burutuko diren edo hasiko diren musika-jarduera profesionalak. Laguntza-modalitate hauek egongo dira:
a) Musika sortzeko proiektuetarako laguntzak.
b) Musika ekoizteko proiektuetarako laguntzak.
c) Musika biretarako laguntzak.
d) Musika zabaltzeko enpresa-proiektuetarako laguntzak.
e) Musika-azoketan parte hartzeko laguntzak.
Laguntza hauek eskatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:
- Musika sortzeko modalitatea:
Euskadin jaioa izatea edo deialdi hau indarrean jartzen denean administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Beste modalitateetan baldintza bi hauek bete behar dira:
a) Helbidea edo sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskadin jaio edo bizi diren musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.
b) Eskabideak aurkezteko epea ixten denean, jarduera ekonomikoen zergako dagokion epigrafean altan egotea eta, pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin.
310.000,00 €
Imanol Arana
Telf.: 945 019 521
Eranskinetan eskatzen dena.
Modalitate guztietan, eskabideak aurkezteko epea 2005eko irailaren 2ra arte zabalik egongo da.
EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao
GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea
Sei hilabeteko epea agindu hau indarrean jartzen denetik.
Esleipen ebazpena
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Ez dago
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
21/06/2005