Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

KIMUAK 2005.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan edozein hizkuntzatan egindako film labur zinematografikoak sustatu eta hedatzeko laguntzak ematea, Kimuak izenekoak, ondoren adierazten diren formulen arabera.

a) Katalogo bat egingo da (hemendik aurrera I. katalogoa) Euskadiko ikus-entzunezko jarduerekin zerikusia duten sektore eta erakundeen artean banatzeko.

b) Katalogo bat egingo da (hemendik aurrera II. katalogoa), ikus-entzunezko jardueraren nazio eta nazioarteko eremuko jaialdi eta foro garrantzitsuenetan hedatzeko.

Horretarako, film laburtzat joko dira zinema formatuan egindako filmak, bai 16 mm-tan baita 35 mm-tan ere, 30 minutu baino gutxiagoko iraupena badute.


Nori Zuzendua

Kimuak Programan parte hartu ahal izango dute deialdi hau argitaratzen den egunean bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten zuzendari eta ekoizleen film laburrek, baldin eta film labur horiek deialdi honen arabera aukeratu badira.


Araudia

EHAA, 2005eko maiatzaren 20koa.


Harremanak norekin

Bakarne Agirre
Telf.: 945 016 937


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen dena


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005-5-21etik 2005-7-15era


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita

Esleipen ebazpena



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak Eranskinak
Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

23/05/2005