Diru-laguntzak Antzerki, Dantza, Musika eta Zinearen arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko. 2005
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritza
Honako agindu honen xedea, arlo artistiko bakoitzean espezializazio-maila handiaz gain, Euskadiko Autonomia Erkidegoko kultur panoramarako interes berezia duten Jaialdiak, Zikloak, Lehiaketak, Sariketak eta antzeko jarduerak 2005ean zehar antolatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzean datza, hau guztia ere, Antzerkia, Dantza, Musika eta Zinearen arloetan.
Dirulaguntza jaso ahal izango duten jarduerek ondoko eskakizunak bete beharko dituzte:
a) Programak edo jarduerak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan garatu beharko dira, 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
b) Euskal egile eta interpreteen kopuruak programazioaren %20ra iritsi beharko du, gutxienez. Salbuespen gisa, Euskadiko Autonomia Erkidegoan gaur egun egiten den produkzioa eskakizun hori betetzera iristen ez den kasuetan, portzentaia hori murriztu ahal izango da, beti ere, murrizketa sorrarazten duten arrazoiak aldez aurretik justifikatzen badira.
c) Dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako programak ekonomikoki bideragarria izan beharko du, eta finantziazio publikoari Agindu honen 7. Artikuluak ezartzen dizkion mugak errespetatuko dituen gastuen eta sarreren aurrekontu doitua aurkeztu beharko da bideragarritasun hori kreditatzeko.
Deialdi honen dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte aginduan bertan adierazten diren jarduerak edo programak egiten dituzten pertsona juridiko, publiko edo pribatu guztiek.
1.325.000,00 €
Lorena Etxezarreta
Telf: 945 019 460
Eranskinetan eskatzen dena.
2005-6-18tik 2005-7-18ra
EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao
GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea
Bost hilabete eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.
Esleipen ebazpena
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
17/06/2005