Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Finantzaketa laguntzak, ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritza


Xedea

Euskal ikus-entzunezkoen sektorean produkzioa, lehiakortasuna eta enplegua ikus-entzunezko proiektuak finantzatzearen bidez bultzatzea


Nori Zuzendua

Agindu honetan arautzen diren laguntzak pertsona juridiko pribatu independenteek eskatu ahal izango dituzte, baldin eta beren jarduera ikus-entzunezkoen berariazko alorrean burutzen badute, deialdia argitaratu baino bi urte lehenagotik gutxienez sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badago eta izena emanda badaude Ekonomi Jardueren gaineko Zergako ikus-entzunezkoen edo multimedien produkzioko epigrafean

Hauek joko dira pertsona juridiko pribatu independentetzat: ikus-entzunezko edo multimediako produkzioan ekimena eta erantzukizuna dutenak, betiere, telebistako irrati-difusioko entitateen eraginaren menpe ez badaude, dela jabetasun arrazoiengatik, dela finantza-partaidetzagatik edo entitatea eraentzen duten arauengatik.


Araudia

338/2003 DEKRETUA, abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantziazioa arautzen duena. (2003ko abenduaren 31ko EHAA)

AGINDUA, 2005eko ekainaren 8koa, Kultura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2005erako deialdia egiten duena (abenduaren 29ko 338/2003 Dekretuak ezarritako esparruaren barruan. (2005eko ekainaren 16ko EHAA)


Harremanak norekin

Manu Galarraga
Tlf.: 945 019 460


Erantsi beharreko agiriak

1.- Eskabideak Agindu honi Eranskin gisa gaineratutako ereduari eta formularioei jarraiki beteko dira.

2.- Aurreikusitako modalitateetako edozeinetan, jarraian xehatuko dugun dokumentazioa aurkeztu beharko da eskabideekin batera. Dokumentu horiek jatorrizkoak izan beharko dute, edo notario aurrean edo laguntza-mota hauek kudeatzen dituzten administrazio-bulegoen aurrean konpultsatutako kopiak.

a) Enpresa eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

- Eraketa-eskritura.
- Identifikazio Fiskaleko Txartela.
- Ekonomia Jardueren gaineko Zergan eta dagokion epigrafean alta hartu izana egiaztatzen duen dokumentua.
- Eskatzailearen legezko ordezkariaren ahalordea egiaztatzen duen dokumentua.
- Zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzarako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Eskatzailearen ordezkariak pertsona juridiko pribatu independentearen izaera duela (abenduaren 29ko 338/2003 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako baldintzetan) egiaztatzen duen dokumentazioa edo ordezkariak berak izenpetutako deklarazioa.
- Erakunde eskatzailearen organoetan erabakitzeko ahalmena duten pertsonen eta subjektuen, eta, hala badagokio, eskatzaileak duen kapital sozialaren titularren eta titulartasun proportzioa dutenen deklarazioa.
- Eskatzailearen egoitza egiaztatzen duen dokumentazioa eta aurreko bi urteetan izan duenaren egiaztagiria.

b) Enpresa eskatzailearen ekonomia eta finantza egoera egiaztatzen duen dokumentazioa:

- Aurreko hiru urteetako emaitzen eta balantzeen kontua. Baldintza horretaz salbuetsitako bakarrak iraupen txikiagoko Merkataritza Sozietateak izango dira. Hala ere, eratzen direnetik aurrerako denbora-tarteari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.
- Diruzaintzaren eta likideziaren proiekzioak.
- Aktibo zirkulatzailearen eta aktibo finkoen banakatzea.
- Enpresako bazkideen ondasun pignoratuen, hipoteka higikor eta higiezinen eta berme pertsonalen banakatzea.

c) Finantzatu beharreko ikus-entzunezko obrari buruzko dokumentazioa:

- Ikus-entzunezko proiektuaren memoria, behin betiko gidoia eta proiektuaren bereizgarri diren gainerako identifikazio-elementuak barne hartuta.
- Proiektuaren aurrekontu xehatua, partiden arabera (proiektuaren galeren eta irabazien kontua, aurreikusitakoaren arabera).
- Cash Flow-a: hilekoa, egungoa eta aurreikusitakoaren araberakoa.
- Fitxa teknikoa eta artistikoa. Taldeka sailkatutako profesionalen zerrenda barne hartuko du (artistak, argi eta soinu teknikariak eta abar, eta casting-aren berrespena), bai eta produkzio-etxearekiko lan harremanaren izaera ere.
Produkzio-plana, ondokoak barne hartuta: aurreikusitako egutegia, filmazio edo errealizazio plana, iraupena eta kokapenak.
- Proiektuaren finantzaketa-plana, baliabideen jatorria eta izaera berariaz adierazita (diru laguntzen ondoriozko diru-sarrera bakoitza eta eskaera formulatzen den egunean duten egoera xehatuta). Dokumentu horrekin batera, bermatutako finantzaketa egiaztatuko duten jatorrizko dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira (telebista-kateekin eta/edo banaketa-sozietateekin sinatutako kontratuak, enpresa eskatzaileak esleitutako fondo propioei eta horien titulartasunari buruzko banku-ziurtagiria, diru-laguntzen emakida eta produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ematen dituzten beste finantzaketa-modu batzuk).
- Proiektuaren Marketing Plana (aurreikusitako gastuak banakatuta, bidezkoa denean).
- Targetari, hau da, obraren xede diren ikusleei buruzko azterketa.
- Merkatu-kuotaren gainean egindako hurbilketa.
Merkaturatze-plana (harremanak eta aurresalmenta-kontratuak).
- Sustapenerako, publizitate eta prentsarako, eta harreman publikoetarako tresnak.
- Marken, euskarrien eta gainerako irudi-elementuen ustiapenari buruzko aurreikuspena (merchandising).
- Finantzatu beharreko obraren produkzio-arrisku nagusiak estaliko dituen aseguru-poliza konbinatua.
- Gidoiaren gaineko jabetza-eskubideak eta, hala badagokio, lehendik baden obraren gaineko aukera-eskubidea badituela egiaztatuko duen dokumentazioa.
- Ikus-entzunezko obraren negatiboaren jabetzari buruzko deklarazioa.

d) Kopuruen itzultzeari buruzko dokumentazioa.

- Kopuruak abenduaren 29ko 338/2003 Dekretuaren 11.2 eta 16.2 artikuluek aurreikusitako modalitate bakoitzerako ezartzen duten parametroen barruan itzultzeko proposamena.
- "Kontratuak finantzatzeko maileguen" bidezko formulapean emandako laguntzetarako kopuruak itzultzeko proposamenak, nolanahi ere, onartutako kopuruaren bermea izango den kontratuarekin bat etorri beharko du.

3.- Koprodukzioen kasuan, interes-tasarik gabeko mailegu itzulgarrien modalitateko mailegu eskabidearekin batera 338/2003 Dekretuaren 10.6 artikuluan aurreikusitako ziurtagiria eta laguntza lortzeko titulartasunak metatzen dituen koproduzitzaile bakoitzari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko dira.

4.- Mailegu-eskabideekin batera (bi modalitateetan), Administrazioak 338/2003 Dekretuan edo Agindu honetan bertan ezarritakoari jarraiki onartzen dion kopuruari erantzuteko eskatzaileak eskainitako itzultze bermeak aurkeztu beharko dira ezinbestez.


Dagokion tasa

Ez dago


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005-6-16tik 2005-9-30era


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak Eranskinak
Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dagp


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

15/06/2005