Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Diru-laguntzak,  Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritza


Diruz lagundu ahal izango dira ondorengo arloren bat garatuko duten jarduera konkretuak:

a) Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea. Erakusketak Espainiako Estatuko prestigiozko kultur zentroetan izango dira eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsiko dira, eta baita edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere.

b) Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea. Erakusketak atzerriko prestigiozko kultur zentroetan izango dira eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsiko dira, eta baita edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere.

c) Arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-adierazpenak (elkartzeak, jardunaldiak, kongresuak...) Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eremuan burutuko direnak, baita horiei buruzko edozein euskarritan jasotako dokumentazioa ere.

d) Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikideari buruzko informazioa eskaintzea eta Euskal Herritik kanpokoentzako hurbilago egitea izanik.

e) Proiektuak egitea, ardatza baldin bada arte ekoizpena edo ikerketa proiektuak lantzea. Laguntza hauek honako gastu hauek ordaintzeko erabiliko dira:

Proiektua burutzeko material suntsikorra erostea.
Proiektua burutzeko lanabesak edo tresnak alokatzea.
Lokalak alokatzea 2005ari dagokion denboraldian.
Jarduerak sortzen dituen bidaia-gastuak.
Jarduerak sortzen dituen bestelakoak, finantziazio gastuak salbu.


Nori Zuzendua

Agindu honen kargura dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte aginduan aurreikusten diren jarduerak burutzen dituzten eta Agindu hau argitaratzean Euskadiko Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa duten pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatuek.

Ez da laguntzarik emango,gehienbat kapital ekarpen publikoa duten entitate, fundazio edo sozietateek egiten dituzten eskabideei baldin eta programazio gastuetarako edo beren ohiko jarduerak burutzeko badira eta ekarpen publikoa beren ohiko aurrekontuaren % 70 baino gehiagokoa denean. Portzentaje horretan ez dira kontuan hartuko agindu honen babesean eskura daitezkeen diru kopuruak.


Araudia EHAA
Harremanak norekin

Marije Cambra
Telf.: 945 016 939


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen direnak.


Dagokion tasa

0


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005-4-8tik 2005-5-7ra


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Bi hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.

Esleipen ebazpena



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak Eranskinak
Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

27/04/2005