Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Diru-laguntzak, antzerki-jarduera profesionaletarako. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen bitartez, 2005an burutuko edo hasiko diren antzerki-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko araubidea ezarriko da.

a) Antzerki-sorkuntzarako laguntzak.
b) Antzerki-produkziorako laguntzak.
c) Antzerki-biretarako laguntzak.


Nori Zuzendua

Agindu honetan ezar daitezen bestelako berariazko eskakizunez gain, laguntza hauek eskatu ahal izateko, nahitaezkoa izango da baldintza hauek betetzea, antzerkirako testu berriak egiteko laguntzen kasuan izan ezik:

- Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izatea eta profesional gisa aritzea antzerkigintzan.

- Sozietate egoitza edo helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

- Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, altan egotea jarduera ekonomikoen zergako antzerki-jardueretarako epigrafean.

Eskatzailea profesionala dela egiaztatzeko, nahitaezkoa izango da:

- Pertsona juridikoen kasuan, estatutuetan edo sozietatearen helburuetan jasota izatea, xede gisa, antzerki-jarduerak burutzea.

- Diru-laguntzarekin finantzatu nahi den proiektuan parte hartuko duten pertsonen zerrenda eta ibilbide profesionala edo/eta akademikoa aurkeztea. Bakarrik onartuko dira proiektuak baldin eta partaide gehienek laguntza hauen helburuarekin zuzeneko zerikusia duten lan-jarduera edo prestakuntza akademikoa badute.

Ez dira inola ere onartuko talde amateurrek aurkeztutako eskabideak. Ildo horretatik, antzerkigintzan profesional gisa aritzen ez diren pertsonez osatutako taldeak joko dira amateurtzat.


Diru kopurua

Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra bederatziehun eta sei mila ehun eta laurogeita hamabi eurokoa izango da (906.192 €) eta gehitu egin ahal izango da xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.

Zenbateko globala honela banatuko da deialdi honetako modalitateen artean:

a) Antzerki-sorkuntzarako laguntzak.

- Hogeita hamabi mila euro (32.000 €) antzerkirako testu berriak egiteko.

b) Antzerki-produkziorako laguntzak.

- Berrogei mila euro (40.000 €) antzerki-talde sortu berrien produkzioak gauzatzeko.

- Hirurehun eta hirurogei mila euro (360.000 €) produkzio bateratuetarako.

- Hirurehun eta hirurogei mila euro (360.000 €) finkatutako antzerki-taldeen jarduerarako.

c) Antzerki-biretarako laguntzak.

- Berrogeita hamalau mila eta laurogeita hamaika euro (54.091 €) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo birak egiteko.

- Hirurogei mila ehun eta bat euro (60.101 €) Amerikan birak egiteko.


Araudia EHAA, 2005eko martxoaren 3koa.
Harremanak norekin

José Luis Ibarzabal
Telf.: 945 019 467


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen direnak.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Antzerki-sorkuntzarako eta antzerki-produkziorako hilabete bat eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. Antzerki-biretarako epea 2005eko irailaren 28an bukatuko da.


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Bost hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita

Antzerki biretarako laguntzak



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak Eranskinak
Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

13/09/2005