Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gidoien sorkuntzarako laguntzak 2011.

LABURPENA
Titulua:
Gidoien sorkuntzarako laguntzak 2011.
Xedea:

2011. urtean diru-laguntzak ematea 2011n eta 2012an burutzen diren honako ekimenetarako:edozein formatu eta Euskal Autonomia Erdidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan idatzitako, zinema nahiz telebistarako fikziozkoak, animaziozkoak edota dokumentalak diren gidoiak sortzeko.

Diru kopurua:

Deialdi honetan ezarritako laguntzen gehienezko zenbatekoa guztira ehun eta berrogeita hamar mila eta seiehun (150.600,00) eurokoa da. Zenbateko hori bi modalitateen artean banatuko da.

Lehenengo modalitatea, hamahiru mila eta hirurehun euroko (13.300,00) bederatzi laguntza, 30 urtez gorako gidoilarientzat (baldintza hori eskabideak aurkezteko azken egunean egiaztatu behar da) edo 30 urtez azpiko gidoilari gazteentzat (baldintza hori eskabideak aurkezteko azken egunean egiaztatu behar da), betiere gidoilari moduan agertzen badira zinema-aretoetan emateko sailkapena duten film luzeren batean. Gutxienez lau laguntza euskaraz idatzitako gidoietarako izango dira, eta beste lau gaztelaniaz idatzitako gidoietarako.

Eta bigarren modalitatea, hamar mila eta hirurehun euroko (10.300,00) hiru laguntza, zinema-aretoetan emateko sailkapena duten film luzeetan gidoilari moduan agertzen ez diren gidoilari gazteek idatzitako gidoietarako. Hiru gidoietatik batek, gutxienez, euskaraz idatzita egon beharko du, eta beste batek, gutxienez, gaztelaniaz.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2011ko maiatzaren 5ekoa. (EHAA Zk. 100/2011)

    Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan, Lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak aldatutakoa. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.

    Alde horretatik, jardun-arlotzat zehaztuta dituen eskumen-eremuaren barruan, kontuan hartuta zer nolako garrantzia hartzen ari den ikus-entzunezkoen mundua gure gizartean, eta horrek zenbateraino aberasten dituen komunitate hartzailearen kultura eta ekonomia, komenigarritzat jo dugu gidoiak sortzeko prozesuak bultzatzen jarraitzea diru-laguntzen bitartez.

    Deialdi honen helburu nagusia kulturaren ikuspegitik gure lurraldean hain garrantzitsu eta beharrezkoa den ikus-entzunezko azpiegitura finka dadin sustatu eta laguntzea da.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
    Kultura Sailean: Manu Galarraga (945 016941) 
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Gidoien sorkuntzarako laguntzak 2011.

2011. urtean diru-laguntzak ematea 2011an eta 2012an burutzen diren honako ekimenetarako:edozein formatu eta Euskal Autonomia Erdidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan idatzitako, zinema nahiz telebistarako fikziozkoak, animaziozkoak edota dokumentalak diren gidoiak sortzeko.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Agindu hau argitaratzen den egunean gutxienez urte bete Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta daudela ziurtatzen duten pertsona fisikoek.

Gidoia erabat garatuta aurkeztea bazter uzteko arrazoia izango da. Aldiz gidoiaren trataera izango da aurkezteko onartuko den era bakarra.

Gidoien sorrerarako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Agindu hau argitaratzen den egunean gutxienez urte bete Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta daudela ziurtatzen duten pertsona fisikoek.

Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean, azken xedapenen artean seigarrenak xedatutakoaren indarrez.

Nolanahi ere, Euskal Herriko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.4 artikuluarekin bat etorriz, onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du.

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Deialdi honetan ezarritako laguntzen gehienezko zenbatekoa guztira ehun eta berrogeita hamar mila eta seiehun (150.600,00) eurokoa da. Zenbateko hori bi modalitateen artean banatuko da.

Lehenengo modalitatea, hamahiru mila eta hirurehun euroko (13.300,00) bederatzi laguntza, 30 urtez gorako gidoilarientzat (baldintza hori eskabideak aurkezteko azken egunean egiaztatu behar da) edo 30 urtez azpiko gidoilari gazteentzat (baldintza hori eskabideak aurkezteko azken egunean egiaztatu behar da), betiere gidoilari moduan agertzen badira zinema-aretoetan emateko sailkapena duten film luzeren batean. Gutxienez lau laguntza euskaraz idatzitako gidoietarako izango dira, eta beste lau gaztelaniaz idatzitako gidoietarako.

Eta bigarren modalitatea, hamar mila eta hirurehun euroko (10.300,00) hiru laguntza, zinema-aretoetan emateko sailkapena duten film luzeetan gidoilari moduan agertzen ez diren gidoilari gazteek idatzitako gidoietarako. Hiru gidoietatik batek, gutxienez, euskaraz idatzita egon beharko du, eta beste batek, gutxienez, gaztelaniaz.

Ordainketa modua:

Kultura Sailak laguntzaren %64aren ordainketa laguntza ematen den unean tramitatuko du eta gainerako %36arena, berriz, gidoia aurkeztean eta beti 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Diru-laguntza eskabidea.
Diru-laguntza eskabidea.:
Gidoien sorkuntzarako diru-laguntzak eskabidea.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
I. ERANSKINA (Eskaera)

ESKABIDE ORRIA.

Dokumentazioa:
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/05/28 - 2011/06/27
Aurkezteko epe-muga:

27 de junio de 2011.

Ebazteko epea:

28 de noviembre de 2011.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.