Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/05/14
Eusko Jaurlaritza, Kultura Ministeritza eta autonomioa-erkidegoetako ordezkariak Bilbon bildu dira baterako jarrera adosteko, Europar Batasuneko Hezkuntza, Gazteria eta Kultura Batzordeari begira
Hilaren 21 eta 22an Bruselan egingo den Batzorde honetan, Kultura Sailburuak parte-hartzeari irekitako gaia euskaraz azalduko du. 2008ko lehen seihileko honetan, Euskadik erkidegoetako ordezkaritza du kultur eta ikus-entzunezko gaietan.

Europar Batasunari buruzko espainiar estatuko Kultura Batzordeko Lan Taldeak bilera egin du gaur Bilbon, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuak deituta. EITBren egoitzan egin den batzar honetara Kultura Saila, Europar Gaietarako Zuzendaritza (Lehendakaritza), Kultura Ministeritza, REPER (Espainiak EBean duen Ordezkaritza Iraunkorra) eta kultur gaietan autonomia-erkidegoetako ordezkariak bildu dira, xedea baterako jarrera adostea izan delarik, Bruselan hilaren 21 eta 22an egingo diren Europar Batasuneko Ikus-entzunezko, Hezkuntza, Gazteria eta Kultura batzordeei begira.

 2004ko abenduaren 9an, Europar Erkidegoei Lotutako Gaien Konferentziaren (CARCE), autonomia-erkidego guztien adostasunarekin, Europar Batasunaren Batzordean autonomien parte hartzeari buruzko akordioak onartu zituen.

 Parte-hartze hau hamar gai-arloren inguruan gauzatzen da, parte-hartzeari irekitako lau alderdi hauekin bat etorriz: Nekazaritza eta Arrantza; Ingurumena, Lana, Gizarte Politika, Osasuna eta Kontsumoa; eta Hezkuntza, Gazteria eta Kultura.

2008. urtearen lehen seihileko honetan, Eusko Jaurlaritza da kultur eta ikus-entzunezko gaietan ordezkaria, xede honetarako Bruselan egindako lan-taldeen jarraipena egin da, autonomia-erkidegoei aztertu diren gaien berri aldiro-aldiro emanez.

Gaurko bileran, sei hileko honetan egindako lanaz gain,  autonomia-erkidegoen baterako jarrera adosten ahalegindu dira parte hartzera irekitako gaiari buruz, zeina, Miren Azkarate Kultura Sailburuak euskaraz azalduko duen hilaren 21ean Bruselan egingo den Europar Batasuneko Hezkuntza, Gazteria eta Kultur Batzordean, Estatuko ordezkaritzaren baitan.

Aipatu bilera honetan, gai zerrendaren 5. puntua parte-hartzeko irekia izango da, Estatu kideek ahalko dutelarik egin beren ekarpenak merkatu bakarrean sormenezko sareko edukien inguruan Europar Batasuna, Kontseilua, Europako Ekonomia eta Gizarte Komitearen Batzordea eta Eskualdeetako Komitearen aurrean aurkeztutako txostenei buruz

Bilbo, 2008ko maiatzaren 14ean