|
Kulturaren Euskal Behatokia martxan jarriko du laster Kultura Sailak eta honako hau izango du helburu: kulturaren esparruari buruzko informazio hutsunea betetzea, kultura gizartearen eta ekonomiaren elementu nagusi gisa ezarriz eta zehaztasunean duen oinarria gehituz, Eusko Jaurlaritzak,2004ko irailaren 21eko Gobernu Kontseiluko saioan, onarturiko Kulturaren Euskal Planean proposatzen dena jarraiki.
Lakuan kokatuko delarik, Jarraipen Baztordea izango du Behatokiak, honako kideek osatua: Eusko Jaurlaritza, hiru Foru Aldundiak, hiru hiriburuak eta Eudel, eta baita ere kulturgintzako zenbait sektoretako ordezkariek ere. Kulturaren Euskal Behatokiaren aurrekariak honako lau alderdi nagusi hauetan
laburtzen dira:
-
Kulturaren esparruari buruzko informazio eskasia.
-
Informazioa biltzeko metodo estandarra ezartzeko premia,konparazioak egiteko eta erabakiak hartzeko.
-
Sektorea ezagututa, baina eguneroko kudeaketaren larritasunik gabe,errealitate kulturala azter dezakeen erakundea sortzeko premia.
-
Kulturari buruzko azterketan eta hausnarketan elementu objektiboak sartzeak duen garrantzia.
Hala, Behatokia Kulturaren Euskal Planaren zutabetako bat zen, eta eskatuenetakoa agenteen aldetik, zeren funtsezkotzat jotzen zuten kultura aldagaien jarraipena egiteko, sektore ezberdinen eta Administrazioaren arteko komunikazio mekanismo gisa, eta baita ere erabakiak hartzeko orduan instituzio eta agenteen aldetik. Behatokiak emango duen informazioa Euskadi zein lurralde mailakoa izango da eta Eustat-en kolaborazioa edukiko du.
Lehenbiziko fasean, 2006-2008, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hartuko du bere gain Behatokiaren kudeaketa, egun osoz lanean jardungo duen Behatokiaren arduradunaren bitartez, eta kanpoko enpresa baten laguntza teknikoa baliatuz, lehiaketa publikoa egin ondoan.
|