Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/04/24
822 plaza eskainiko dituzte 2008ko Auzolandegiek
Euskadin, estatuko gainerako autonomia-erkidegoetan eta atzerrian egingo dira, uztailean eta abuztuan, gehienak. Izena emateko epea 2008ko apirilaren 26an hasiko da, goizeko 9:00etan.

Gaur goizean, Gazteen Euskal Behatokian Bilbon, Xabier Sanchez Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendariak eta Nestor Arana Gazteria eta Gizarte Ekintzako arduradunak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte 2008ko Auzolandegiak. Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak antolatuak duela 25 urtetik gora, aurtengo Auzolandegietan 822 plaza eskainiko dira, izena emateko epea apirilaren 26ean, larunbata, zabalduko delarik.

Deialdia arautzen duen Agindua: 2008ko apirilaren 25ean argitaratuko da Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian. Izena emateko epea, hurrengo egunean zabalduko da.

Izena emateko epea:  2008ko apirilaren 26an hasiko da, goizeko 9:00etan.

Izena emateko azken eguna:
(beti ere plazak libre baldin badaude)
-Estatuko auzolandegietarako: maiatzak 16
-Atzerriko auzolandegietarako: maiatzak 27
-Euskadiko auzolandegietarako: auzolandegiak hasi baino 10 bat egun lehenago.
Data horietatik aurrera ez da plaza gehiago eskainiko.

Izena emateko baldintzak:
1.- EAEko udalerriren bateko erroldan inskribatuta egotea, Auzolandegiak 2008 programa arautuko duen Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik (apirilaren 25a).
2.- 15-30 urte bitartekoa izatea. Adingabe emantzipatugabea izanez gero, guraso-agintea edo tutoretza dutenen baimena, beharrezkoa izango da.
3.- Nazioarteko auzolandegietan parte hartzeko:
-gutxienez 18 urte izatea;
-ingelesez ongi hitz egitea. Zenbait auzolandegitan beste hizkuntzaren bat jakitea eska dezakete: frantsesa edo alemana, esaterako.

Parte hartzeko ordaindu beharreko kuota: 72 €

Nola eman izena: Internet bidez
Internet ez dutenek, Internet zerbitzua erabil dezakete KZgunea Zentroetan.
Apirilaren 26an, goizeko 9:00etan ESKAERA EGITEKO FORMULARIO ELEKTRONIKOA aktibatuko da
www.gazteaukera.euskadi.net gazte-atarian. Formulario horretan izena ematen hasita ikus daiteke zein
auzolandegitan dauden plazak libre, eta izena eman daiteke interesatzen den auzolandegian.
Gazteek izena eman ahala okupatuko dira plazak, eta eskaintzatik desagertuko.
Kontsulta egiten den egunean gustuko plazarik aurkitu ezean, aurrerago kontsulta daiteke, hasiera batean
eskatutako  plazak libre gera baitaitezke, kuota ordaindu ez delako.  

Auzolandegiak non eta noiz / Plazen eskaintza:
Euskadin, estatuko gainerako autonomia-erkidegoetan eta atzerrian; uztailean eta abuztuan, gehienak. Guztira: 822 plaza

A) EUSKADIN (guztira: 350 plaza):

-Nazioartekoak (18-26 urtekoentzat / ingelesez):

-Arrolako iruna (Arratzu. Bizkaia): Arrolako iruna berreskuratzea (Arkeologia)
 Datak: Uztailak 2-15  eta Uztailak 17-30. Plazak: 30, txanda bakoitzean

-Iruña Veleia, erromatarren garaiko hiria (Iruña Oka. Araba): Helburua Errosetoidun Mosaikoaren Domus-a, hiri horretako etxerik handienetakoa, zehaztasunez ezagutzea da, baita goi-inperiotik erromatarren azken garaira arte izan zuen bilakaera argitzea ere.
Datak: Uztailak 14-30  eta Abuztuak 6-22. Plazak: 30, txanda bakoitzean.

-Asparrena (Araba): Araiako mendi-bideetako iturriak zaharberritzea eta seinaleztatzea
 Datak: Uztailak 17-30  eta Abuztuak 1-14. Plazak: 30, txanda bakoitzean.

Estatu-mailakoak:

-15-17 urtekoentzat:

-Estibalizko monasterioa (Araba): Monasterioko liburutegiko fondoak sailkatzea (Kultura arlokoa) Datak: Uztailak 1-14  eta Uztailak 17-30.
Plazak: 25, txanda bakoitzean.

-Bilar / Elvillar (Araba): Antzinako galtzada berreskuratzea (Arkeologia)
Datak: Uztailak 1-14  eta Uztailak 17-30. Plazak: 25, txanda bakoitzean.

-18-26 urtekoentzat:

-Gure aitona-amonekin elkarrizketan (Lekeitio. Bizkaia): Animazio-ekintzak hirugarren adinekoentzat. (Gizarte arlokoa). Datak: Uztailak 17-30  eta Abuztuak 1-14.
Plazak: 30, txanda bakoitzean.

-Euskadi mailakoa:

-Dinamik(tt)ak'08. (Arteleku. Donostia). Sormen-arlokoa. Helburua, arte- eta sormen-jarduerak landu eta sustatzea, gizartean parte hartzeko eta gizartea eraldatzeko tresnak diren aldetik.
Datak: Uztailak 14-25. Plazak: 10.

B) ESTATUAN: Autonomia-erkidego guztietako auzolandegietan eskainiko ditu plazak Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak. Guztira: 271 plaza. Gehienak 18-30 urte bitartekoentzat, baina baita 15-17 urtekoentzat ere.

C) ATZERRIAN: Alemania, Belgika, Eslovakia, Estonia, Frantzia, Grezia, Britainia Handia, Islandia, Italia, Herbehereak, Serbia eta Txekiar Errepublikan. Baita Armenian, Kanadan, Hego Korean, Mexikon, Turkian eta Ukranian ere. Guztira: 201 plaza, 18 urtez gorakoentzat.

Informazio gehiago:
-
www.gazteaukera.euskadi.net (Kontsultatu FAQ atala ere: gehien eta maizen egiten diren galderak).
- Doako telefonoa: 900 33 88 22
  Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 18:00era

- e-posta: gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es

Bilbo, 2008ko apirilaren 24a