Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Titularra :Ivan Igartua Ugarte


Agintaldia: 2009/04/03 - 2013/04/03
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.- Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak 45/2011 dekretuaren 8. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu, euskararen normalizazioan inplikatuta dauden eragileekiko jardunbide eta harremanekin, alde batetik, eta euskararen egoera eta garapenari buruzko ikerketekin, bestetik, zuzeneko lotura agertzen duten heinean.

2.- Ildo horretatik, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak zeregin hauek burutuko ditu:

a) Euskararen Aholku Batzordearen lan antolamenduaz arduratzea, batzordeen lana koordinatu eta lan horien jarraipena egitea.

b) Erakunde pribatuen euskara planak diseinatu, abian jarri eta garatzen kolaboratzea eta sustatzea.

c) Erakunde publiko eta pribatuen jardueretan euskararen erabilera antzemateko eta ebaluatzeko sistema bat ezartzeko proposamena aztertzea eta sustatzea, gaur egun indarrean dauden kalitatea ziurtatzeko sistemetan jasotako irizpide eta parametroetan oinarrituta.

d) Hizkuntza politikaren ardura duten beste elkarte eta erakundeekin batera ikerketa eta lankidetza proiektu europarrak koordinatzea eta kudeatzea.

e) Euskararen erabilera bultzatzeko legeriaren garabidean har daitezkeen arauzko neurriak aztertzea eta proposatzea, horretarako Euskararen Aholku Batzordeak emandako irizpideak aintzat hartuz.

f) Euskararen erabilera bultzatzeko hartutako arauzko neurriak eta neurri administratiboak benetan betetzen diren eta eraginkorrak diren aztertzea eta horren jarraipena egitea.

g) Sailburuordetzaren eskumenean dauden alorretan egokitzat jotzen diren azterlanak eta ikerketak burutzea, eta hauen zabalkundea egitea.

h) Euskararen lurraldeen mapa eta inkesta soziolinguistikoa egitea eta aldiro-aldiro berrikustea.

i) Hizkuntza normalizazioaren alderdiak ikertzeko politika bultzatzea eta koordinatzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dituen eskumenak urratu gabe.

j) XXI. mendeko euskararen erabileraren parametroak identifikatzea (Internet, gizarte sareak, tresna teknologiko berriak) eta alor honetan egoki irizten diren azterlanak eta ikerketak bultzatzea.

k) Nazioarte mailako behaketa eta prospekzio estrategikoak garatzea, hizkuntza politikaren praktika berritzaileen jarraipena eginez. Europar Batasunean eta hortik kanpo dauden eremu urriko hizkuntzen gizarte errealitateak ezagutzeko, ikerketa eta lankidetza akordioak bilatzea.

l) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia edo hari jarraipena emango dion egitasmoa ebaluatzeko eta aldiro eguneratzeko gauzatu behar diren ikerketak eta analisiak egitea.