Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Titularra :María Lourdes Auzmendi Ayerbe
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)
Tlf.: 945018110 Ext. 18110
Faxa: 945018082
Agintaldia: 2009/04/03 - 2013/04/03
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.- Hizkuntza Politikarako sailburuordeak 45/2011 dekretuaren 7. artikuluan ezarritako zereginak izango ditu honako jardun arlo hauetan:

- Hizkuntza politika.

- Euskararen sustapena.

2.- Jardun-arlo horien barnean, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak egiteko hauek izango ditu:

a) Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika antolatzea eta haren jarraipena egitea, euskararen erabilera normalizatzeari dagokionez, eta arlo honetako jardun-irizpideak ezartzea eta garatzea.

b) Arlo honetako zuzendaritzek hizkuntza politika zuzentzeko egindako arauak ezartzeko, aldatzeko edo betetzeko proposamen orokor zein zehatzak koordinatzea eta, hala badagokio, sailburuari helaraztea.

c) Euskal Autonomia Erkidego osorako plangintza orokorra osatzea eta jarduera bateratuak burutzeko planak egitea, Jaurlaritzak onar ditzan.

d) Euskararen Aholku Batzordeak egindako proposamen zehatzetan oinarrituta, hizkuntza politikan eskumena duten herri aginte guztien arteko lankidetza dinamizatzea eta sustatzea. Horretarako, beharrezko diren ekimenak bultzatuko dira, eta instituzioen arteko lankidetza eta koordinazioa hobetuko duten formulak ikertuko dira.

e) Euskararen Erabilera Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea eta gainerako xedapen osagarriak modu egokian gara eta bete daitezen begiratzea, beti ere beste administrazio-organo batzuek bereziki esleituta dituzten egitekoak urratu gabe. Bere jarduera-eremuan, aginte publikoek euskararen erabilera normalizatzeko xedapen orokorrak, Eusko Jaurlaritzaren jarraibideak eta Euskararen Aholku Batzordearen gomendioak betetzen dituzten begiratu eta ebaluatuko du.

f) Hizkuntza normalizatzeko zereginetan, euskara normalizatzen eta araupetzen diharduten erakundeekin harremanak izatea eta, euskal hiztunen komunitate osoa kontuan izanik, beste lurralde batzuetako era guztietako erakundeekin ere aritzea.

g) Hizkuntza eskakizunak eta horiek aplikatzeko irizpideak zehazteko proposamena osatzea Euskal Funtzio Publikoaren Legeak ezarritako ondorioetarako. Era berean, irizpide horiei egokitzeko planak egiterakoan eta jarritako helburuak zein neurritan bete diren ebaluatzerakoan herri administrazioekin batera aritzea, beti ere administrazioetako bakoitzak edo, hala badagokio, Jaurlaritzako sailetako bakoitzak dituen zereginak eta eskumenak erabat errespetatuta.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek eta erakunde autonomoek euskararen gaineko ezaguerei buruz ematen dituzten ziurtagirien homologazioa koordinatzea, bai eta euskara-ziurtagirien erregistro bateratua kudeatzea ere.

3.- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, bere zereginak modu egokian bete ahal izateko, beharrezko iritzitako dokumentazio guztia eskatuko die bai Eusko Jaurlaritzako sailei, bai gainerako herri administrazioei ere, euskararen erabileraren normalizazioari buruzko behar beste informazioa jasotzeko eta, batez ere, bakoitzak arlo horretan egiten duenaren berri izateko. Horretarako, egoki iritzitako komunikazio eta koordinazio bideak bultzatuko ditu; beti ere, erakunde edo aginte bakoitzak zerbitzu kudeaketan duen zuzeneko erantzukizuna errespetatuta.

4.- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak esleituta dituen egitekoak gauzatzeko honako zuzendaritza hauek izango ditu hierarkikoki bere mendean:

a) Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza.

b) Euskara Sustatzeko Zuzendaritza.

c) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza.