Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Kirol Zuzendaritza

Titularra :Juan Francisco Mutiloa Aldazabal


Agintaldia: 2009/04/03 - 2013/04/03
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.- Kirol Zuzendaritzak 45/2011 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako egitekoak gauzatuko ditu kirolarekin lotuta dauden arloetan, beti ere arlo hauetako eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak badira.

Horren ildotik, egiteko hauek izango ditu:

a) Diren beharrak aztertzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion arauzko neurriak proposatzea, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

b) Kirol federazioei beren lanean laguntzea eta horiekin batera lan egitea, indarrean dagoen arautegiaren arabera.

c) Era guztietako kirol elkarteen sorrera bultzatzea.

d) Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenen barruan, goi-mailako kirol jarduerak sustatzea eta koordinatzea.

e) Bertoko kirolak sustatzea eta horiei laguntza ematea.

f) Estatuan eta nazioarteko eremuan Euskal kirolaren parte-hartzea ziurtatzeko neurriak gauzatzea.

g) Erkidego mailako eskola lehiaketak antolatzea.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko kirol instalazioen sarea planifikatzea eta bultzatzea.

i) Gorputz eta kirol jarduerei buruzko zientzia- eta teknika-ikerketak bultzatzea.

j) Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.

k) Kirolgintzaren inguruko informazioa eta dokumentazioa biltzea eta hedatzea, bai eta honen gainean egokitzat jotzen diren ikerketa eta azterlanak egitea ere.

l) Indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkion ikuskapen-lanak egitea eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen arloan Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen-espedienteak izapidetzea.

2.- Kirol Zuzendaritzako zerbitzu nagusiez gain honako administrazio-zerbitzu hauek ere atxikita egongo dira, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen bitartez sortuak izan zirenak:

a) Kirolaren Euskal Eskola.

b) Kirol Medikuntzaren Euskal Zentroa.

c) Hobekuntza Teknikorako Zentroa .

3.- Kirol Zuzendaritzari dagokio Kirol Justiziako Euskal Batzordeari bere zereginak behar bezala burutzeko behar dituen bitartekoak ematea.