Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak 45/2011 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako egitekoak gauzatuko ditu honako arlo hauetan: musika, antzerkia, dantza, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta arte bisualak.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza aurreko puntuan aipatutako arloetako lanbide-jarduerez arduratuko da bereziki.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:
a) Aipatutako arloetan dauden beharrak aztertzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horietan burutzen diren jarduerak bultzatzeko, sendotzeko eta zabaltzeko egokitzat jotzen diren administrazio-neurriak hartzea.
b) Kulturaren Euskal Behatokia zuzentzea eta kudeatzea, Behatokia Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren alorrean informazio, dokumentazio eta ikerketa zentroa den aldetik.
c) Zuzendaritzaren eskumenean dauden alorretan egokitzat jotzen diren azterlan eta ikerketak egitea eta hedatzea.
d) Bereziki arlo horietan diharduten erakunde publiko eta pribatuekiko koordinazioa eta lankidetza bultzatzeko bideak bilatzea.
e) Arlo horietan erakunde publikoek izango duten jarduera planifikatzea.
f) Arlo horietan kultura zaintzeaz, sortzeaz eta hedatzeaz arduratzea.
g) Euskadin kultura-industriak garatzen laguntzea.
h) Euskal Autonomia Erkidegoaren eta euskal kulturaren eremuko lurraldeen arteko kultura-harremanak sustatzea.
i) Euskal Kulturak sortutakoa kanpoan zabaltzeko neurriak aztertzea eta proposatzea, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean.