Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza

Titularra :Antonio Rivera Blanco
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)
Tlf.: 945019462 Ext. 19462
Faxa: 945019535
Agintaldia: 2009/04/03 - 2013/04/03
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.- Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak 45/2011 Dekretuaren 7. artikuluan ezartzen diren egitekoak beteko ditu ondoko arloetan:

a) Historia eta arte ondarearen kudeaketa eta babesa; museo, liburutegi eta artxiboak.

b) Arte eta kultura mailako jardunak eta hauen hedapena.

c) Kirolak.

d) Gazteria.

2.- Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hasiera emango die Euskal Kultura Ondarea osatzen duten ondasunak sailkatzeko edo inbentariatzeko espedienteei, eta helburu horrekin hartu beharreko erabakiak ere berak hartuko ditu, betiere erabakiok hartzea Administrazioko beste organoren baten eskumena ez bada.

3.- Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Sailari dagozkion espedienteei hasiera emango die eta ebatziko ditu, baldin eginkizun hori beste organoren bati esleitu ez bazaio, honako lege hauetan xedatutakoaren arabera: Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea, Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legea eta Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legea.

4.- Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak esleituta dituen egitekoak gauzatzeko, honako zuzendaritza hauek izango ditu hierarkikoki bere mendean:

a) Kultura Ondarearen Zuzendaritza

b) Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

c) Kirol Zuzendaritza

d) Gazteria Zuzendaritza

 

 

7. artikulua.- Kultura Saileko Sailburuordetzak.

1.- Kultura Sailean, sailburuaren mendean, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza egongo dira.

2.- Sailburuordeek honako zereginak izango dituzte, bakoitzak esleiturik duen jardun-arloan:

a) Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza eta bestelako organo eta administrazio-atalen jarduera zuzentzea, koordinatzea eta gainbegiratzea.

b) Jarduera-politikak lantzea eta sailburuari proposatzea, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzarekin elkarlanean.

c) Beren egitekoen esparruan sailburuari beharko duen laguntza teknikoa ematea.

d) Ezarritako jardun-politikaren ildotik, sailburuari xedapen proiektuak proposatzea.

e) Sailburuordetzaren jarduerak programatzea.

f) Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoei ebazpena ematea.

g) Gainbegiratzea plan estrategiko eta urteko jarduera-planak lantzeko prozesua, eta haien kudeaketa eta garapena.

h) Izendatuta dituen jardun-arloetako gaietan kontratazio-organo moduan aritzea.

i) Beren eskumenen baitako arloetan Kultura Sailak Administrazioko beste organoekin izan beharreko harremanetarako organoa izatea. Egiteko hori Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak izendatuta dituzten egitekoak urratu gabe gauzatuko dute.

j) Beren jardun-esparruetako gaietan zehapenak jartzea, baldin eta Sailean beste organoren batek ez badu egiteko hori.

k) Kulturako sailburuarekin elkarlanean jardutea, «Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute» ente publikoa Kultura Sailari atxikita egoteak dakarzkien jardun-arloetan.