a) Euskara normalizatzeko eta hizkuntza ondarea aberasteko ekimen pribatuak sustatzea .
b) Euskarak edozein gizarte-arlotan duen erabileraz edo bizi duen egoeraz gizartea sentiberatzeko kanpainak edo neurriak garatzea eta koordinatzea.
c) Bide-seinaleetan eta hizkuntza-paisaian, oro har, toponimia normalizatzeko jarduerak gauzatzea, betiere Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Berariazko Batzordeari ez dagozkionak.
d) Euskararen corpusa estandarizatzea eta modernizatzea, beti ere Euskararen Aholku Batzordeak horretarako bideratzen dituen beste egintzak ezertan urratu gabe.
e) Euskalterm Terminologia-banku publikoa kudeatzea eta euskarazko terminologiaren inguruan lanean ari diren erakundeekiko lankidetza sustatzea.
f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzea, eta eremu horretan euskara presente egon dadin beharrezkoak diren proposamenak egitea eta kudeatzea.