Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza

 

Titularra: Joseba Lozano Santos
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018113 Ext. 18113


Egitekoak
  • a) Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika artikulatzea eta jarraipena egitea euskararen erabilera normalizatzeari dagokionez, eta Eusko Jaurlaritzak emanda Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek bete beharko dituzten arlo horretako jardun-irizpideak garatzea eta ezartzea .
  • b) Arlo honetako zuzendaritzek hizkuntza politika zuzentzeko egindako arauak ezartzeko, aldatzeko edo aplikatzeko proposamen orokor zein berariazkoak koordinatzea eta, hala badagokio, sailburuari igortzea. 
  • c) Euskal Autonomia Erkidego osorako plangintza orokorra osatzea eta jarduera bateratuak burutzeko planak egitea, Jaurlaritzak onar ditzan.
  • d) Euskararen Aholku Batzordeak egindako proposamen zehatzetan oinarrituta, hizkuntza politikan eskumena duten herri aginte guztien arteko lankidetza dinamizatzea eta sustatzea. Horretarako, beharrezko diren ekimenak bultzatuko dira, eta instituzioen arteko lankidetza eta koordinazioa hobetuko duten formulak ikertuko dira.
  • e) Euskararen Erabilpena Arautzen duen 10/1982 Oinarrizko Legea eta gainerako xedapen osagarriak modu egokian gara eta bete daitezen begiratzea, betiere beste administrazio-organo batzuek bereziki esleituta dituzten egitekoak urratu gabe. Bere jarduera-eremuan, aginte publikoek euskararen erabilera normalizatzeko xedapen orokorrak, Eusko Jaurlaritzaren jarraibideak eta Euskararen Aholku Batzordearen gomendioak betetzen dituzten begiratu eta ebaluatuko du.
  • f) Hizkuntza normalizatzeko zereginetan, euskara normalizatzen eta araupetzen diharduten erakundeekin harremanak izatea eta, euskal hiztunen komunitate osoa kontuan izanik, beste lurralde batzuetako era guztietako erakundeekin ere aritzea. 
  • g) Hizkuntza eskakizunak eta horiek aplikatzeko irizpideak zehazteko proposamena osatzea Euskal Funtzio Publikoaren Legeak ezarritako ondorioetarako. Era berean, irizpide horiei egokitzeko planak egiterakoan eta jarritako helburuak zein neurritan bete diren ebaluatzerakoan herri-administrazioekin batera aritzea, betiere administrazioetako bakoitzak edo, hala badagokio, Jaurlaritzako sailetako bakoitzak dituen zereginak eta eskumenak erabat errespetatuta.
  • h) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek eta erakunde autonomoek euskararen gaineko ezaguerei buruz ematen dituzten ziurtagirien homologazioa erabakitzea, beti ere errespetatuz sortzeko dauden ziurtagiriak homologatzeko aurreikusita daudenak eta orain artekoak homolagatzekoak.