-
a) Sailburuari Kultura Sailak dituen eskumenak era koordinatuan egikaritzen laguntzea .
-
b) Sailaren eskumeneko gaietan zein irizpideren arabera jardun aztertzea eta sailburuari horri buruzko proposamenak egitea, ezertan ere urratu gabe Saileko sailburuordeek gai horietan dituzten eskumenak.
-
c) Jaurlaritzaren Lehendakaritzaordearen organo eskudunaren bidez, Sailak Legebiltzarrarekin eta beste erakunde batzuekin izan beharreko harremanak koordinatzea eta bideratzea.
-
d) Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren organo eskudunaren bidez, Europar Batasuneko Erakundeekin izan beharreko harremanak koordinatzea eta bideratzea.
-
e) Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren organo eskudunaren bidez, beste autonomia erkidegoekin izan beharreko harremanak koordinatzea eta bideratzea.
-
f) Sailak sustatutako biltzar, jardunaldi edo mintegiak antolatzeko lanak koordinatzea.
-
g) Sailaren emanaldi publiko eta ofizialak antolatzea.
-
h) Sailaren eta gizarte komunikabideen, informazio agentzien eta idatzizko prentsaren arteko harremanak koordinatzea.
-
i) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak eta Eusko Jaurlaritzak onarturiko berdintasun planak aurreikusitako neurriak bultzatzea eta koordinatzea, Saileko Zuzendaritzekin eta Sailari atxikitako Administrazio Instituzionaleko erakunde eta organoekin batera elkarlanean.
-
j) Sailaren arlokako atalekin barruko kudeaketa-planak eta euron jarraipen txostenak egiteko lanak koordinatzea.
Gizarte hedabideen alorrean, alor horretan bidezko diren beste administrazio-jardun guztiei ekingo die, baldin arauz Euskadiko Administrazioaren barruko beste organo bati esleituta ez badaude. Egnkizun horien artean, nolanahi ere, hauek sartuko dira:
-
a) Telekomunikazioen arloko eskumenak dituzten organoekin lankidetzan teknologia digitalarekin loturiko komunikabideak eta bestelako zerbitzuak ezartzeko eta egikaritzeko egin beharreko administrazio-jarduerak sustatzea eta garatzea.
-
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenean dauden irrati-telebista zerbitzuei dagokienez behar diren titulu juridikoak emateko bideratutako prozedurak direla eta, horien gaineko administrazio kudeaketa bidezkoak.
-
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenean dauden irratiko nahiz telebistako operadoreek irratiari eta telebistari buruzko xedapen orokorretan eta zerbitzua emateko eragileek izenpetutako dokumentuetan jasotako aurreikuspenak betetzen direla jarraitzea eta egiaztatzea.
-
d) Zigor-prozedurei hasiera ematea eta alor horretan Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion zehapenak jartzea, eginkizun horiek ez baditu beste organoren batek esleituta.
-
e) Euskal Autonomia Erkidegoko Irratidifusio Enpresen Erregistroaz arduratzea.
-
f) Kultura sailburuarekin elkarlanean jardutea "Euskal Irrati Telebista" erakunde publikoari dagozkion jarduketetan, Kultura Sailari atxikitako erakundea den aldetik.