Diru laguntzak informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko. 2005
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
Agindu honen xedea informazio eta komunikazioaren teknologia berrietan euskararen sustapena, garapena eta normalizaziorako diru-laguntzak emateko modua arautu eta dei egitea da.
Beharrezko lege-nortasunez horniturik egonik, zerrendan agertzen diren egitasmo motak gauzatzen dituzten pertsona juridiko pribatuei zuzendurik dago laguntza-deialdi hau.
A multzoa: Euskararen ondarearen informazioa digitalizatu eta, aldi berean, zabaltzeko egitasmoak.
B multzoa: Aisialdirako ekoizkinak: B1: Interneterako prestatuak; B2 Gainontzekoak (CD-ak, DVD-ak, e.a.)
C multzoa: Internet-en bidez euskarazko zerbitzuak, baliabideak eta produktuak eta edukiak gizartera zabaltzeko egitasmoak. Hau da, erreferentziazko interneterako interfazeen antolaketa: zerbitzu anitzak eta balio erantsia eskaintzen dituztenak, komunitate birtualak sustatzen dituztenak eta etengabe eguneratzeko sistema dutenak. 2005 baino lehenago eratutako web guneen kasuan diru laguntzagai izan litezke 2005ean egin diren edota egitekoak diren berrikuntzak.
D multzoa: Hizkuntzen teknologietan euskara integratzeko egitasmoak.
E multzoa: Softwarea euskarara lokalizatzea edota euskaraz sortzea helburu duten egitasmoak.
600.000 €
EHAA 2005eko azaroaren 25ekoa
Roman Berriozabal
945 018 114
Eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu, ezinbestean, laguntza-eskatzaileak:
a) Administrazio honetako Erregistroan dauden fundazioak edo elkarteak badira, Erregistroko ziurtagiria. Gainerako kasuetan, eratze-eskritura, entitateko estatutuak eta dagokien Erregistro Publikoan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
b) Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.
c) IFZaren fotokopia.
d) Dagokion zerga-ordainketan egunean egotearen ziurtagiri originala, kasuan kasuko Foru Aldundiak edo Herri Ogasunak sinatuta. Gehienez, eskabidea aurkezten den baino hiru hilabete lehenagokoa izango da. Dena den, dokumentazio hori dela eta, jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion beste ziurtagiri aurkeztu beharko ditu onuradunak.
e) Egokitzat jotzen den beste edozein informazio osagarri.
Agindu honek arauturiko laguntza-deialdian parte hartu nahi duen orok hiru (3) asteko epea izango du eskabide-orria eta dagozkion agiriak aurkezteko. Epe hori agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita zenbatuko da.
EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao
GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Hizkuntza Politikarako sailburuordea
Hiru hilabeteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik
Esleipen ebazpena
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
I. eranskina (127 kb)
II. eranskina (37 kb)
III. eranskina (57 kb)
IV. eranskina (128 kb)
V. eranskina (50 kb)
VI. eranskina (35 kb)
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.