Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Diru-laguntzak entitate pribatuetan eta zuzenbide publikoko korporazioetan euskara-planak garatzeko edota koordinazio-jarduerak aurrera eramateko. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Euskara Planen Zuzendaritza


Xedea

Diru-laguntza deialdi honen helburua sektore pribatuko entitateei eta zuzenbide publikoko korporazioei diru-laguntzak emateko modua arautzea da, entitateotan euskararen lehen erabilera-plana (aurrerantzean euskara-plana) egin, horren arabera 2005eko ekitaldirako begiz jotako kudeaketa-plana garatu edota euskararen erabilera entitateetan areagotzeko koordinazio-jarduerak aurrera eramateko.


Nori Zuzendua

1.- Indarrean dagoen legeriaren arabera, legez eratu eta dagokion erroldan inskribaturiko pertsona juridiko pribatuak eta zuzenbide publikoko korporazioak agindu honetan ezarritako diru-laguntzen jasotzaile izan daitezke.

2.- Herri administrazio batek edo gehiagok jarritako kapitala denetara entitatearen kapital sozial osoaren erdia baino gehiago duten entitate merkantilok deialdi honetatik baztertu egingo dira.


Diru kopurua

1.118.522 €


Araudia EHAA 2005eko ekainaren 3koa
Harremanak norekin

Ramón Fullaondo
Telf.: 945 018 115


Erantsi beharreko agiriak

Jardueraren arabera aurkeztu beharreko agiriak:

a) Entitateek euskara-planaren aurtengo kudeaketa-plana garatzeko laguntza eskatzen dutenean, euskara-planaren egoeraren arabera honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

" hiru urteko euskara-plana indarrean ez duten edota aurreko bi urteotan deialdira planik aurkeztu ez duten entitateek: hiru urteko euskara-plana eta 2005eko kudeaketa-plana;
" hiru urteko euskara-plana indarrean eta aurreko deialdiren batean aurkeztua duten entitateek: 2005eko kudeaketa-plana.

Hiru urteko euskara-plan eta kudeaketa-plan horiek aurkezteko bi bide daude aukeran:
" Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prestatutako ereduaren arabera aurkeztea (Planak eredu horren arabera aurkezteko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aplikazio informatiko bat prestatu du; ikus II eranskina);
" entitateak berak aukeratzen duen ereduaren arabera aurkeztea, paperezko eta informatikazko euskarrian, 2004 urteko ebaluazio-txostenarekin batera (bide hau erabiliz gero, planok gutxienez II eranskinean eskatutako xehetasunak jaso beharko dituzte eta horrekin batera II eranskinean bertan azaltzen den aplikazioaren bertsio laburtua; ikus II eranskina).

Entitateak enpresa-talde bereko enpresen arteko bilerak edota harremanak kudeatzen dituenean, bere urteko kudeaketa-planean jarduera horietan euskararen erabilera areagotzekoak ere jaso ditzake.

 b) Entitateek lehen euskara-plana prestatzeko laguntza eskatzen dutenean (5.3.a) diru-laguntzagaia, alegia), bi aukera dituzte:
" Planaren kudeaketarekin zerikusirik duen beste kontzeptuetarako diru-laguntzarik ez eskatzea, lehenengo urte honetan hiru urteko plana bakarrik prestatuz; horretarako eskabidearekin batera Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak banatzen duen aplikazio informatikoa aurkeztu beharko da bertan entitatearen oinarrizko datuak jasoz, eta 2005eko abenduaren 30erako hiru urteko euskara-plana (2006an jarriko da plan hori indarrean eta bertan zerrendatutako ekintzak hurrengo hiru deialdietan diruz lagundu ahal izango dira). Ikus II eranskinean entitatearen oinarrizko datuak jasotzeko eta hiru urteko plana aurkezteko dauden aukerak.

" Honezaz gain, plan hori aurten mamitzeko kudeaketa-plana garatzeko kontzeptuetako bat edo gehiagorengatik ere laguntza eskatzea. Kasu honetan artikulu honen a) atalean jasotako baldintza ohiko epean bete beharko da.

c) Euskararen erabilera entitateetan areagotzeko koordinazio-jarduera(k) garatzeko, 5.3.h) laguntza-kontzeptuari begira hain zuzen ere, jarduer(ar)en azalpen-txostena aurkeztu beharko du eskatzaileak. Txostenak honakoak jaso behar ditu gutxienez: koordinazio-jardue(ra)ren gaineko azalpena helburuak zehaztuz, koordinazio-jarduer(et)an parte hartzen duten entitateen zerrenda eta jardue(ra)ren iraupena.

4.- I eranskinean aipatzen den dokumentazioaz gain, Euskara Planen Zuzendaritzak entitate eskatzaileei informazio eta dokumentazio gehiago eskatu ahal izango die, aurkeztutako jarduerak hobeto baloratzeko.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005-6-4tik 2005-7-7ra


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Hizkuntza Politikarako sailburuordea


Ebazteko epea

Bost hilabeteko epea, eskabideak aurkezteko epea hasten denetik kontatzen hasita.

Esleipen ebazpena



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak Eranskinak
Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

06/06/2005