Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

NINIAK 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritza


Xedea

Niniak programaren xedea da EAEko ekoizle eta enpresa banatzaile independenteen partaidetza babestea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan, bai eta ikus-entzunezkoen euskal sektorea kanpoan hedatzeko hainbat jarduera sustatzea, jarraian adieraziko diren formulen arabera:

a) Babesa emango zaie nazioarte mailako ikus-entzunezko zenbait merkatuetan parte hartzen duten enpresei; bidaia-poltsak emango zaizkie.

b) Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak, nazioarte mailako ikus-entzunezko zenbait merkatutan, standak antolatuko ditu "Niniak" lelopean, bertan parte hartzen duten euskal ekoizle eta enpresa banatzaileak babesteko asmoz.

 2.- Horretarako, ekoizle eta enpresa banatzaile independentetzat joko da jabetza, finantza-partaidetza edo eraentzen duten arauei dagokienez, irrati-telebista erakundeen eraginik ez duen pertsona fisiko zein juridikoa.


Nori Zuzendua

Honako hauek parte hartu ahal izango dute Niniak programan:

a) Ekoizpen enpresak, pertsona fisiko zein juridiko pribatuak, independenteak (ekimena izan eta ikus-entzunezko obra egiteko erantzukizuna hartzen badute eta zuzenean nahiz zeharka telebistako zerbitzuak kudeatzen dituen erakunde batek beren partaidetza gehiena ez badu) deialdi hau argitaratzen den egunean bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta jarduera ekonomikoen zergaren ikus-entzunezko ekoizpenari dagokion epigrafean alta emanda badaude.

b) Enpresa banatzaileak, pertsona fisiko zein juridiko pribatuak, independenteak (ikus-entzunezko obrak merkaturatzen badituzte eta zuzenean nahiz zeharka telebistako zerbitzuak kudeatzen dituen erakunde batek beren partaidetza gehiena ez badu) deialdi hau argitaratzen den egunean bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta jarduera ekonomikoen zergaren ikus-entzunezko banaketari dagokion epigrafean alta emanda badaude.


Diru kopurua

25.800,00 €


Araudia

EHAA, 2005ko maiatzaren 20koa.


Harremanak norekin

Bakarne Agirre
Telf.: 945 016 937


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen dena.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005/5/21etik 2005/6/20ra


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita

Esleipen ebazpena



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak Eranskinak
Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

20/05/2005