Diru-laguntzak, Euskal kirol selekzioen kirol lehiaketak finantzatzeko. 2005 |
| Saila / Erakunde Autonomiaduna Kultura |
|
Egitura atal kudeatzailea Kirol Zuzendaritza |
Agindu honen bidez, Euskal selekzioek nazioarteko lehiaketetan parte har dezaten eta Euskal kirol selekzioak partaide izango dituzten nazioarteko kirol-lehiaketak antola daitezen emango diren diru-laguntzak arautzen dira. Agindu honen bidez, Euskal selekzioek nazioarteko lehiaketetan parte har dezaten eta Euskal kirol selekzioak partaide izango dituzten nazioarteko kirol-lehiaketak antola daitezen emango diren diru-laguntzak arautzen dira. |
| Nori Zuzendua Euskal kirol federazioek jaso ditzakete agindu honetan araututako diru-laguntzak, baldin eta aginduak ezarritakoa betetzen badute, euren estatutuak urriaren 9ko 265/1990 Dekretuari (kirol federazioen eraketa eta funtzionamendua arautzen dituena) egokituta badituzte, Kirol Entitateen Erregistroan izena emanda badaude eta gobernu organoak eratu badituzte, estatutu eta indarreko legeriaren arabera. |
| Diru kopurua 444.000,00 € |
| AraudiaEHAA |
| Harremanak norekin Erro Muro |
| Erantsi beharreko agiriak a) Eskaera inprimakia.(I. Eranskina). Erakundeko ordezkariak izenpetuko du eskaera. b) Diruz lagun daitezkeen jarduera edo programen memoria azaltzailea eta egutegia. c) Diruz lagun daitekeen programa edo jardueraren aurrekontu banakatua. d) Erakunde onuradunak eskatu eta jasoko dituen edo jaso ditzakeen beste diru-laguntzak. Zein erakundek (publiko nahiz pribatuk) emango dizkion adieraziko da, baita eskaeraren egoera ere (ea ukatu zaion, ebazteke dagoen, eman zaion, zenbatekoa eta abar). Ez badu diru-laguntzarik eskatu, egiaztagiria aurkeztuko du programa horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez duela adieraziz. e) Erakunde eskatzailearen IFZaren kopia. f) Zerga betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen egiaztagiria. Egiaztagiri horrek diru-laguntza eskatu baino hiru hilabete lehenago emana izan behar du gehienez. g) Erakunde eskatzailearen gobernu organoak frogatuko du jarduera edo programako publizitate eta dokumentuetan (posta, kartelak, liburuxkak, megafonia eta abar) EAEko hizkuntza ofizialak erabiltzeko konpromisoa hartu duela. h) Jarduera edo programa hori beste erakunde publiko nahiz pribatuekiko lankidetza hitzarmen baten bidez egiten bada, lankidetza hitzarmen edo kontratuaren kopia ere erantsiko da. Kasu horretan, diru-laguntza eskatu ez duen erakundeari aurreko idatz-zatietan jasotako dokumentuak eska dakizkioke. i) Erakunde eskatzaileari eskabidea baloratzeko komenigarri iruditzen zaion beste edozein dokumentu. |
| Eskabideak Aurkezteko Epea 2005-3-17tik 2005-4-16ra |
| Eskabideak aurkezteko lekua EUSKO JAURLARITZA BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA |
| Tramiteen deskripzioa Hasiera, jarraibidea eta ebazpena |
| Egitura Atal Ebazlea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea |
| Ebazteko epea Lau hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita |
|
Isilbidearen Ondorioak Ezespenezkoak |
|
Administrazio Bidearen Bukaera Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen |
| Errekurtsoak / Erreklamazioa |
| FormularioakEranskinak |
| Bestelako Agiriak Ez dago |
| Oharrak Ez dago |
| Abisua Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica. |
| Azken aldaketa 10/05/2005 |