Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Diru-laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Ondarearen Zuzendaritza


Xedea

Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jarduerak, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eman beharreko 2005eko jardunaldiko diru-laguntzak arautzea da Agindu honen helburua.


Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoko udalak.


Araudia

EHAA


Harremanak norekin

Elisa Rodríguez
Tlf.: 945 019 471


Erantsi beharreko agiriak

Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira:

 a) Aurkezten den proiektuari buruz honako hauek zehatz-mehatz azaltzen dituen txostena: helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontuak, justifikazioak eta diru-laguntzarekin burutu nahi diren jarduerak baloratzeko interesgarri jotzen den beste edozein elementu.

 b) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta diru-laguntzaren egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain, emanak eta diru kopuruak). Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako helburuetarako beste inongo diru-laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.

 c) Entitate eskatzaileko idazkariaren egiaztagiria, erroldan dauden haur eta gazteen kopurua bi multzotan banatuta zehazten duena: 0tik 13 urte bitartekoena eta 14tik 18ra bitartekoena. Datu horiek nondik atera diren ere zehaztu beharko da.

 d) Eskabidea egiten duten entitateak legez eratuta eta hainbat udalerrik osatuta badaude, beren helburuen artean liburutegi-zerbitzua publikoa elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatu beharko dute.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005-5-13tik 2005-6-13ra


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Bost hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita

Esleipen ebazpena



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak Eranskinak
Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

12/05/2005