Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Dirulaguntzak, antzerkiko profesionalak prestatzeko. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritza


Agindu honen xedea, 2005 urtean zehar burutuko diren antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei dirulaguntzak ematea arautzea da.

Ez dira diruz lagunduko, goi mailako hezkuntzaren arloren bateko edozein eremuri atxikitako egitarau erregelatuak aurkezten dituzten proiektuak, zentro publikoetako zein pribatuetakoak izaN.

Agindu honen xedea, 2005 urtean zehar burutuko diren antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei dirulaguntzak ematea arautzea da.

Ez dira diruz lagunduko, goi mailako hezkuntzaren arloren bateko edozein eremuri atxikitako egitarau erregelatuak aurkezten dituzten proiektuak, zentro publikoetako zein pribatuetakoak izaN.


Nori Zuzendua

Laguntzak ondoko eskakizunak betetzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte:

- Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.

- Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren baitako antzerki-jarduerei dagokien epigrafean alta emanda egotea eta pertsona juridikoa izanez gero, antzerki-jarduerak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.


Diru kopurua

Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra ehun eta berrogeita hamar mila berrehun eta berrogeita hamahiru eurokoa da (150.253 €).

Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra era honetan banatuko da deialdi honek dituen bi laguntza-modalitateen artean:

a) Ehun eta hogeita hamazortzi mila berrehun eta berrogeita hamahiru euro (138.253 €) antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala lortzera zuzendutako ikastaroak antolatzeko.

b) Hamabi mila euro (12.000 €) antzerkiko profesionalen prestakuntzarekin lotutako arlo zehatzetako prestakuntza jarduerak antolatzeko.


AraudiaEHAA

Harremanak norekin

José Luis Ibarzabal
Telf.: 945 019 647


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen direnak.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005-3-1etik 2005-3-31era


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01.010 Vitoria-Gasteiz

Kulturako Bizkaiko Ordezkaritza
Gran Vía 85
48.011 Bilbo

Kulturako Gipuzkoako Ordezkaritza
Andia 13
20.004 Donostia-San Sebastián


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Ebazpena Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordeak emango du


Ebazteko epea

Bost hilabeteko epea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eranskinak


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

19/07/2005