Diru-laguntzak, nazioarteko kirol gertakariak eta kirola zabaltzeko jarduerak burutzeko. 2005 |
| Saila / Erakunde Autonomiaduna Kultura |
|
Egitura atal kudeatzailea Kirol Zuzendaritza |
Jarduera hauek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak: a) Nazioarteko kirol jarduerak: - Nazioarteko kirol lehiaketa ofizialak antolatzea senior kategorian edo absolutuan, betiere, lehiaketak dagokion euskal federazioaren egutegian badaude. - Estatutik kanpo egiten diren nazioarteko kirol lehiaketa ofizialetan kirol elkarte eta klubek parte hartzen duten jarduerak. Atal honetako jarduerek goi-mailako kirola sustatzera egon behar dute bideratuta. Ez da diru-laguntzarik emango partaidetzako kirola sustatzeko jardueretarako (jolas, aisia eta osasunerako kirola) edo euskal kirol selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako. Nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialen kasuan, bakarrik emango da diru-laguntza baldin eta euskal kirol federazioen lizentzia duten kirolarien parte-hartzea %10etik gorakoa bada eta Estatutik kanpoko kirolariena %5etik gorakoa. b) Kirola zabaltzeko jarduerak: - Kirolarekin zerikusia duten jardunaldi, mintegi, ikastaro eta biltzarrak antolatzea. - Euskal kirolarien merezimenduak jendaurrean aitortzeko ekitaldi publikoak antolatzea. 2- Diruz lagundutako jarduerak burutzeko, entitate eskatzaileek beren kontura jardun dezakete, edo beste entitate batzuekin lankidetzan edo hitzarmen bat eginez. 3.- 2005ean hasten diren gertakarietarako emandako laguntzak ezingo dira erabili ekitaldi horri ez dagozkion jarduerak finantzatzeko. 4.- Diru-laguntza jasotzeko nahitaezko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzea proposatzen den jarduera edo programaren garapenean eta, zehatzago, publizitateari eta dokumentazioari dagozkion elementu guztietan (posta, kartelak, liburuxkak, esku-programak, megafonia eta abar). Jarduera hauek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak: a) Nazioarteko kirol jarduerak: - Nazioarteko kirol lehiaketa ofizialak antolatzea senior kategorian edo absolutuan, betiere, lehiaketak dagokion euskal federazioaren egutegian badaude. - Estatutik kanpo egiten diren nazioarteko kirol lehiaketa ofizialetan kirol elkarte eta klubek parte hartzen duten jarduerak. Atal honetako jarduerek goi-mailako kirola sustatzera egon behar dute bideratuta. Ez da diru-laguntzarik emango partaidetzako kirola sustatzeko jardueretarako (jolas, aisia eta osasunerako kirola) edo euskal kirol selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako. Nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialen kasuan, bakarrik emango da diru-laguntza baldin eta euskal kirol federazioen lizentzia duten kirolarien parte-hartzea %10etik gorakoa bada eta Estatutik kanpoko kirolariena %5etik gorakoa. b) Kirola zabaltzeko jarduerak: - Kirolarekin zerikusia duten jardunaldi, mintegi, ikastaro eta biltzarrak antolatzea. - Euskal kirolarien merezimenduak jendaurrean aitortzeko ekitaldi publikoak antolatzea. 2- Diruz lagundutako jarduerak burutzeko, entitate eskatzaileek beren kontura jardun dezakete, edo beste entitate batzuekin lankidetzan edo hitzarmen bat eginez. 3.- 2005ean hasten diren gertakarietarako emandako laguntzak ezingo dira erabili ekitaldi horri ez dagozkion jarduerak finantzatzeko. 4.- Diru-laguntza jasotzeko nahitaezko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzea proposatzen den jarduera edo programaren garapenean eta, zehatzago, publizitateari eta dokumentazioari dagozkion elementu guztietan (posta, kartelak, liburuxkak, esku-programak, megafonia eta abar). |
| Nori Zuzendua a) Indarrean dagoen legediari jarraituz eratuta eta Kirol Erakundeen Erroldan izena emanda duten euskal kirol federazioek. b) Kirol klub eta elkarteek eta kirol-helburuak dituzten merkataritza-sozietateek, baldin eta legez eratuta eta dagokion erroldan izena emanda badaude eta baltzu-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badaukate. c) Aldiro zein noizean behin kirol modalitate desberdinetako ekintzak antolatzen dituzten erakundeek, baldin eta baltzu-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badaukate. d) Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeek. |
| Diru kopurua 826.000,00 € |
| Araudia AGINDUA, 2005eko otsailaren 23koa, Kultura sailburuarena, nazioarteko kirol gertakariak eta kirola zabaltzeko jarduerak burutzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena. AGINDUA, 2005eko irailaren 7koa, Kultura sailburuarena, nazioarteko kirol gertakariak eta kirola zabaltzeko jarduerak burutzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen agindua aldatzeko dena. |
| Harremanak norekin Erro Muro |
| Erantsi beharreko agiriak Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: a) Kirol Zuzendaritzak berak zuzenean zein Kulturako Lurralde Zerbitzuen bitartez emandako eskabide orria (I. Eranskina), eskabidea egiten duen pertsona fisikoak entitate onuradunaren izenean jarduteko baimena duela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar delarik. b) Jarduerari buruzko txostena. Nazioarteko kirol lehiaketen inguruko jarduerak finantzatzeko eskatzen diren diru-laguntzen kasuan, azalpen txostenean alderdi hauek jaso behar dira: - Kirol lehiaketaren maila edo kategoria. - Parte-hartzaileen kirol-maila. - Parte hartzaileen kopurua. Kirola zabaltzeko jarduerak finantzatzeko eskatzen diren diru-laguntzen kasuan, txostenean alderdi hauek jaso behar dira: - Proposatutako jarduerak kirolaren alorrean duen interesa. - Aurkeztutako programaren kalitatea. - Proposatutako jarduerak gizartean duen eragina. c) Jardueraren sarrera eta gastuen aurrekontu zehatza.(II. Eranskina) d) Eskabidea egin duen erakundearen IFZaren fotokopia eta zerga kontuetan betebehar guztiak ordainduta dituela egiaztatzeko agiria. e) Hirugarrenaren altari buruzko agiri normalizatua (III. Eranskina). f) Zuzendaritza batzordearen edo dagokion gobernu organoaren osaerari buruzko egiaztagiria. g) Eskabidea egin duen erakundean horretarako ahalmena duen gobernu organoak hartutako konpromisoa, proposatutako jarduera edo programa garatzerakoan eta, batez ere, iragarki eta dokumentazioan (gutunak, kartelak, liburuzkak, programak, megafonia, etab.) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiliko dituela hitz emanez. h) Entitate eskatzaileak edo parte hartzen duen beste edozeinek beste erakunde publiko zein pribatuei helburu berberaz eskatutako diru-laguntzak edo, ustez, jasoko direnak, erakundearen izena eta laguntzen egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain, emanak eta diru-kopuruak). Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jaso nahian aurkeztutako egitarauetarako beste inongo diru-laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena. i) Kirol jarduera beste erakunde publiko zein pribaturen batekin batera lankidetzan edo hitzarmena sinatuta eginez gero, jardueraren garapenerako oinarri den hitzarmen edo kontratuaren kopia bat. Kasu honetan, diru-laguntzarik eskatu ez duen erakundeari dagokionez ere, aurreko artikuluetan ezarritako dokumentazioa eska daiteke. j) Burututa dauden jarduerei dagokienez, izandako gastuak justifikatzeko Agindu honetan zehaztutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko da. k) Nazioarteko kirol lehiaketak antolatzeko diru-laguntzen kasuan, dagokion euskal federazioak egindako agiri bat aurkeztu beharko da, lehiaketa federazioaren egutegian dagoela egiaztatzeko. |
| Eskabideak Aurkezteko Epea 2005-3-17tik 2005-4-16ra |
| Eskabideak aurkezteko lekua EUSKO JAURLARITZA BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA |
| Tramiteen deskripzioa Hasiera, jarraibidea eta ebazpena |
| Egitura Atal Ebazlea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea |
| Ebazteko epea Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita |
|
Isilbidearen Ondorioak Ezespenezkoak |
|
Administrazio Bidearen Bukaera Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen |
| Errekurtsoak / Erreklamazioa |
| FormularioakEranskinak |
| Bestelako Agiriak Ez dago |
| Oharrak Ez dago |
| Abisua Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica. |
| Azken aldaketa 19/09/2005 |